Oñatiko udala

Gripearen kontrako txertaketa kanpaina abenduaren 31n amaituko da

2019/12/19
Card image cap
Gripea epidemia mailara iristen ari da Gipuzkoan baina Oñatin, oraingoz, haurrei erasotzen ari zaie bereziki

  Eta jakina da Osakidetzak urtero egiten duen prebentzio kanpaina hau bereziki nagusienei zuzentzen zaiela, 65 urte edo gehiago dutenei, gaixo kronikoei eta haurdun dauden emakumeei. Halako 2100 txertatu dira jada Oñatin. Normalean, 2200 txerto dosi ekarri ohi dira, beraz, urteko bataz bestekora hurbiltzen ari da kanpaina. Dena den, azken bi asteotan, 50en bat lagun txertatu dira oraindik, aurrez, katarroarekin-edo egonda, osatu arte itxaron dutelako askok.

  Gripeak epidemia maila lehenengoko aldiz gainditu du astean, Osakidetzak jakinarazi duenez. Oñatin, halako mailara ez dela iritsi adierazi dute anbulatoriotik. Haurren artean bai, kasu askotxo ikusten ari direla zehaztu baina helduetan oraindik ez. Dean den, gogoratu, txertoak gaixotasunaren kontra ez duela erabat babesten, baina arinago pasatzeko aukera ematen duela.

  Urte zahar egunean, abenduaren 31an amaituko da aurtengo kanpaina, esan bezala. Bitartean, anbulatoriora deituta txanda eskatu daiteke

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!