Giza baliabideak eta antolakuntza teknikari lanposturako onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu da

2017/06/02
Erreklamazioetarako epea ekainaren 6an amaituko da

  20 hautagai aurkeztu ziren udalak errefortzu moduan eta aldi baterako beteko duen giza baliabideak eta antolakuntza teknikari lanpostura. Aurkeztutako dokumentazioa ikusita 17 hautagai onartu dira eta 3 baztertu. Atzo arratsaldean argitaratu ziren zerrendak dena den, behin behinekoak dira eta oraindik aldatu daitezke. Izan ere, 3 lagun hautaketa prozesutik kanpo uzteko arrazoia eskatutako titulazioa ez aurkeztea izan baita. Ekainaren 6ra arteko epea dute falta diren agiriak udal bulegoetan aurkezteko. Aldi baterako lanpostu honetarako, zuzenbidean, ekonomian edo enpresa zientzietan lizentziatura edo gradua izatea eskatzen zen.

  Udaleko giza baliabideak eta antolakuntza departamenduan aldi baterako programa gauzatu ahal izateko errefortzuko langile bat kontratatu nahi da. Teknikari berriak udaleko giza baliabideen antolakuntza eta kudeaketa hobetzeko dauden aukerak aztertu eta proposamenak lantzeko laguntza eskainiko du. Giza baliabideak arrazionalizatzeko programak, berresleipenak nahiz lanpostuen behin behineko eta behin betiko horniketa prozesuetan parte hartuko du. Plantilla organikoa eta lanpostuen deskribapen fitxen azterketa eta eguneraketa egingo du eta udalaren hurrengo lan eskaintza publikoaren azterketa, tramitazioa eta exekuzioa bideratuko ditu. Gainera, udal departamenduen antolakuntza eta lan kargak neurtu eta neurri zuzentzaileak proposatu beharko ditu, besteak beste.

  Lanpostua, oposizio lehiaketa sistemaz beteko da. Lehiaketa fasean, hautagaien lan eskarmentua eta formazio osagarria kontutan hartuko da. Oposizio edo azterketaldian berriz, lanpostu deialdiarekin batera argitaratu zen gaitegia oinarri hartuta, azterketa teoriko eta praktiko bana gainditu beharko da eta eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatzen ez zutenek, euskarako azterketa ere gainditu beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia