Oñatiko udala

Gaztelekuko Musika Ekipo Txikiaren erabilera arautzeko protokoloa zehaztu dute zerbitzu arduradunek.

2014/01/14
Helburua, azkenaldian sortu diren arazoak saihestea da.

  Gaztelekuko Musika ekipo txikiaren erabilerarako protokolo hau udal departamentu ezberdinetako arduradunei zuzendutako dokumentua da printzipioz. Gaztelekuko musika ekipoaren lagapena eskatzen dutenei eman beharreko argibideak. Baina ahalik eta zabalpen gehien ematea komeni dena ekipoaren beharrean egon daitekeen edozein kolektibok ezagutu dezan.

  Herrian edozein ekintza antolatzen duten taldeek gaztelekuko musika ekipo txikia erabili nahi badute, Gaztelekuko arduradunekin harremanetan jarri behar dira ekitaldia baino egun batzuk lehenago. Horretarako, Gaztelekura bertara joatea komeni da. Instalazioak goiz edota arratsaldez egunero irekitzen dira eta bertara telefonoz deituta edo mezu elektronikoa bidalita zita egin daiteke.

  Gaztelekuko langilek ekipoa nola muntatu eta funtzionatzen duen azalduko diete, ez baitago ekipoa muntatzeko zerbitzurik. Komenigarria da beraz ekipoarekin arituko den pertsona bera izatea azalpenak entzutera joango dena.

  Ekipoak nola funtzionatzen duen jakinik, honen bila eta bueltatzera noiz joango den ere zehaztu beharko da. Hori Gaztelekuko langileekin adostuko da eta hauek bermatuko dute hitzemandako orduan han izango direla. Halakorik ezin denean, eskatzaileari Gaztelkuko giltza utziko zaio. Neurri honekin udaltzainek batzuetan egin behar izan dituzten atezain lanak egitea saihestu nahi da. Udaltzainen laguntza ezinbesteko kasuetan bakarrik eskatuko da baina beti ere, Gaztelekuko langileek aurrez abisua eman eta gero.

  Ekipoa bueltatzen den bakoitzean errebisatu eta frogatu egingo da, egoera onean bueltatu dela konprobatzeko. Gaztelekuko arduradunek musika ekipo txikiaren erabilerarako osatu duten protokolo idatzi hau udaleko departamendu ezberdinetako teknikoei jakinarazi zaie, aurrerantzean, ekipoa eskatzen dutenei jakinarazi diezaieten.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!