Oñatiko udala

Ganbara Txiki abesbatzak, “Altxorraren uhartea” ikuskizunaren DVDa eta CDa aurkeztuko ditu gaur Santa Ana aretoan.

2015/07/03
Card image cap
DVDaren estreinako emanaldia pantaila handian ikusiko da

  Oñatin, Elgetan eta Arrasaten jendeaurrean antzeztu ondoren, Altxorraren uhartea musikala, DVD formatuan grabatuta geratu da. Ikus-entzunezkoaren estreinako emanaldia, Santa Ana antzokian egingo da gaur, arratsaldeko 18.00etan hasita. DVDa ez ezik, CDa ere prestatu da. Hori ere, gaurko emanaldian aurkeztuko da.

Altxorraren uhartea ikus-entzunezkoaren estreinaldirako gonbidapen txartelak prestatu ziren eta Txokolateixan banatu dira. Emanaldiaren ondoren, DVDa eta CDa erosteko aukera izango da Santa Anan bertan, ikus-entzunezkoa, 12 eurotan eta CDa 8tan salduko dira. Bihar ere izango da Ganbara Txiki abesbatzaren bi produktu hauek erosteko aukera, goizean mahaia jarriko baita plazan.

  Ikasturtea amaitu berritan, Ganbara kantu eskola hasi da 2015-2016 kurtsoa prestatzen. Ekaineko azken egunetan aurre matrikula betetzeko aukera izan zen baina matrikula, irailaren 2an edota 3an izango da.
Ganbara kantu eskolak, 3 urtetik gorako haurrak hartzen ditu. Adinaren arabera, hasiberrien taldean, kantu tailerretan edota abesbatza ezberdinetan parte hatzen da. Ganbara kantu eskolak, folklorea, kultura eta hizkuntza ezberdinak edo abesbatzen mundu aberatsa ezagutzeko aukeraz gain, lagun arteko giro ludikoan, ahots teknika landu, entzumena hezi edota nerbio sistemaren kontrola handitzeko aukera eskaintzen du. Kantu eskolaz nahiz matrikulazioaz informazio gehiago nahi duenak, www.ganbara.org atarian eskuratuko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!