Gabonen inguruko gai ezberdinak jorratuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

2014/12/11
Lan zerrendan 37 gai jaso dira.

Eta horietako askok, esan bezala, Gabonei erreferentzia egiten diete. Kultura batzordearen eskutik adibidez, Gabonetako kultur egitarauaren berri emango da arratsaldeko bileran eta programatutako ekintzen aurrekontua ere zehaztuko da.

Kiroletan, Gabonetan izan ohi diren ziten ingurukoak ere azalduko dira: futbito txapelketa, San Silbestre lasterketa edo ziklokross lasterketa. Kirolak batzordearen eskutik, Zubiko Kiroldegiko tenis pistaren estalkia eta kantxa berdean segurtasuna bermatzeko lanen gaineko proiektuaren faktura-ordainketa aztertuko dira, besteak beste. Diru kontuekin jarraituz, esan Kultur taldeen eta sormeneko dirulaguntzen esleipena eztabaidatuko dela.

Lorezaintza zerbitzuaren kontrataziorako baldintza plegoa gertu dago eta hori onartzea proposatuko da gaurko bileran. Behin plegoa onartuta, deialdia kaleratuko da. Guztira, esan bezala, 37 gaiko lan zerrenda prestatu da arratsaldean egingo den udal gobernu taldearen asteroko bilerarako.

Iturria: Oñati irratia

Irudia: Gabonetako egitaraua 2014