Oñatiko udala

Foruen enparantzako arkupeetako harri zoladura konponduko da

2016/02/23
Card image cap
Faseka egingo diren lanak Txurrukaneko arkupetan hasiko dira

  Plazako arkupeetako irisgarritasuna hobetzea da zoladura konpontzeko lanen helburua. Zenbait gunetan harri losak apurtuta edota oso gastatuta daude eta horrek arriskutsu bihurtzen ditu, denontzat orokorrean, baina bereziki mugikortasun arazoak izan edo oinez segurtasunik ez dutenentzat. Baina konponketa lanak ezin dira edonola egin,  kontu handiz egin behar dira, zoladura beraren eta inguruaren itsura eta estetika gordetzeko.

  Foruen enparantzako arkupeetako harri zoladura konpondu baina aldi berean, egungo ezaugarriak babesteko helburuz hainbat enpresetara jo zen aurrekontu eske. Udaleko zerbitzu teknikoek Ugarte eraikuntza enpresak aurkeztutakoa lehenetsi dute. Zoladurako harrietan interbentzio ezberdinak egitea aurre ikusten dira: harrien arteko junturak berritu, egoera txarren daudenak konpondu edo aldatu, harrien arteko mailak berdindu eta harriak garbitzea aurre ikusten da.

  Lanak faseka egingo dira, plaza inguratzen duten hiru arkupeak berezituz. Aurrekontua ere horren arabera zehaztu da. Kontzejupeko arkupea txikiena izanik, hau konpontzeko lanak ere merkeenak dira, 8300 euro. Pareko arkupeak, Txurrukanekoak ia 12.000 euroko aurrekontua luke eta albokoak, luzeenak, Oñati eta Arkupe taberna aldekoak, 26.400 €. Kopuru horiei BEZa batu behar zaie.

  Lanak Foruen enparantza 5-6 zenbakien parean, Txurrukaneko arkupetan hastea erabaki zen azken Tokiko Gobernu Batzarrean. Zoladura konpontzeko lanok, martxoan zehar hasi asmo dira. Baina aurrez plangintza txiki bat egin beharko da arkupetan dauden lokal komertzial eta etxebizitzetarako  sarrerak zabalik daudela segurtatzeko.
Lehen faseko lanak amaituta, beste biak ondorengo hilabeteetan egitea aurre ikusten da, beti ere, 2016. honetan zehar.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!