Familia ugariek 50 zentimoko deskontua dute zine txarteletan

2021/04/15
Aldez aurretik erosita NAN eta familia ugari agiria erakutsi beharko dute areto sarreran

  2021eko ordenantza fiskaletan txertatu zen nobedadeetako bat da, alegia, familia ugarietako kideei 50 zentimoko hobari finkoa aplikatzea zine emanaldien sarreretan. Online bidezko sarreren salmenta sisteman egokitze lan batzuk egin behar izan dituzte baina azken asteetan jada, sarrera orokorra eta familia ugarientzako sarrera eskuratzeko aukera eskaintzen da.
Hori bai, salneurri murriztuko sarrerak takillan erosi ahal izateko familia ugari txartela eta nortasun agiria aurkeztea eskatzen den bezala, online erosten duenak ere, areto sarreran erakutsi beharko ditu aipatu agiriak.

  Zine takillan haurren emanaldietarako sarrerak 3,50 eurotan eta helduenak 4.50 eurotan saltzen dira, ikuslearen egunean 4 eurotan, baina familia ugariko kide direnek 50 zentimo merkeago eskuratzeko aukera dute. Sarrera online erosita sistema gastuagatik 50 zentimo gehiago ordaindu behar da, beraz, familia ugaridun txartela aurkezten dutenak parrean geratuko dira.  

Iturria: Oñati Irratia