Oñatiko udala

Euskarazko ahozko proba izango dute bihar udalekuetako bi begiralegaik

2021/04/22
Card image cap
Egiaztagiririk ez eta astelehenean egin zen idatzizkoa gainditu dute

  Udaleku irekietan begirale izateko EGA, C1 edo hirugarren hizkuntza eskakizunaren maila izatea eskatzen da. Hautagai gehienek agiri bidez egiaztatu dute baina halakorik presentatu ez zuten 14ri euskara azterketa egiteko aukera eman zitzaien. Astelehenean egin zen idatzizko probara 4 hautagai bakarrik aurkeztu ziren eta horietatik bik gainditu dute. Orain, ahozko proba egin beharko dute: bihar, 9:00tan udal euskaltegian. Idazmeneko probaren emaitzak eta biharko deialdia udaletxeko iragarki taulan edo udal web atarian ikusgai daude.

  Laster kaleratuko da bestalde, udaleku irekietan begirale izateko onartu diren hautagaien behin behineko puntuazioa. Eskariarekin batera aurkeztutako agirien arabera egiaztatutako merituak baloratzen ari dira udal teknikariak.

  116 lagunek eman zuten izena udalekuetako begirale izateko baina batzuk baztertu egin ziren eskaera osatu gabe aurkeztu zutelako edo euskara maila egiaztatu ez zutelako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!