Etxeko konpostajean sakontzeko saio formatiboa egingo da datorren asteazkenean

2015/05/27
Konpost egin baina hobetu nahi duten herritarrei zuzendutako saio espezifikoa izango da

  Debagoieneko Mankomunitateak etxeko konpostajearen jarraipen eta aholkularitzarako bigarren kanpaina abian jarri zuen iazko azaroan. Horren baitan, konpostajearekin oso inplikatuta dauden erabiltzaileei zuzenduta aholkularitza espezifikoko programa eskaintzen du.

  Egun etxe nahiz auzo konposta egiten dutenei zuzenduta formazio saio espezifikoa antolatu da. Saioan, hainbat gai landuko dira: legedia, konpostaren kalitatea eta ezaugarriak, uste okerrak, norberaren konpostaren analisiak, erabilerak eta sortu daitezkeen edo eraman daitezkeen zalantzak, besteak beste.

  Etxeko konpostajean sakontzeko antolatu den saio formatibo hau, datorren asteazkenean, ekainaren 3an arratsaldeko 18.30tan hasiko da udaletxean. Parte hartzeko interesa dutenei, aldez aurretik, izena ematea eskatzen da.  Mankomunitatean gaiaz arduratzen den teknikariari, Kristinari deituz: 943 79 35 98 zenbakian edota aholkularitza lana egiten diharduen Vermican enpresako arduradunari, Josebari deituz: 687 54 39 90.

  Oñatin bezala, Arrasaten ere izango da formazio espezifiko saio bat egiteko aukerarik.

Iturria: Oñati Irratia