Oñatiko udala

Eskatutako dokumentazioa aurkeztuta arte udalekuetako begirale izateko izena eman zuten bi hautagaiak onartu dira

2017/06/23
Card image cap
18 gaztek parte hartuko dute uztaileko arte udalekuetan

  Hasieran izena gehiagok eman zuten arren, matrikula ordainduta plaza ziurtatu dutenak 18 gazte izan dira. Berritasun hori baitute aurtengo arte udalekuek, estreinako aldiz matrikula ordaindu behar izan dela. Partaideen adin tartea ere zabaldu da eta 9 eta 16 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute. Guztiei pintura, eskultura eta bestelako arte disziplinak erakutsiz bi begirale arituko dira. Bi lagun  horiek hautaketa prozesura aurkeztu ziren baina hasieran ez zuten eskatutako dokumentazio guztia presentatu eta horregatik prozesutik baztertu ziren, behin behineko izaeraz. Orain, eskatutako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak entregatuta, arte begirale gisa aldi baterako kontratatuko ditu udalak.

  Arte udalekuak uztailaren 3tik 28ra egingo dira aurten, eta tarteka irteeraren bat programatu badaiteke ere, Bidebarrieta kalean udalak dituen eskulanetako lokalean izango dira.

  Zineari zazpigarren artea esaten zaio eta gazteek ere zinea landu dezaten ikastaro berezia antolatu du Gaztelekuak uztailerako. LH 5. eta 6. maila eta DBHko ikasleei zuzendutako eskaintza da eta dagoeneko 6-7 gaztek izena eman du. Baina plazak badaude oraindik. Interesa duenak, izena, Gaztelekuan eman behar du. 20 orduko iraupena izango duen ikastaro teoriko-praktiko hau uztailean emango da. Egutegia eta ordutegia zehazteke daude, partaideekin adostu nahi baita. Horretarako, bilera deitu da astearte arratsalderako, 17:30tan Gaztelekuan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!