Oñatiko udala

Erretxina zoladura aplikatzen hasi dira Olakuako kirol gunean

2020/05/25
Card image cap
Kirol pistaren hobekuntza osatzeko falta ziren lanak dira

  Partaidetzazko aurrekontu prozesuan herritarrek aukeratutako proposamenetako bat zen Olakuako kirol gunea hobetzea. Lanak zatika egin dira; argiteria berritzeko lanak egin ziren lehenik eta pista bera eta Olakuako dorrea argiztatzeko fokuak aldatu ziren, urmaelerako bidean zeuden eskailera mailen ordez bi arrapala egokitzearekin batera. Saskibaloiko kanasta berriak jarri ziren, jolas gunearen perimetroan itxitura berria jarri zen, supermerkatu aldeko atearen atzean egurrezko hesia jarri zen, eta futboleko ateak berriro margotu ziren. Lanak osatzeko azken urratsari ekin zaio gaur jolas gunearen zoruari erretxina geruza emanez. Horrela gutxiago irristatzea lortu nahi da eta kirol jarduera goxatzea. Ingurua hesituta dago tratamendua lehortu bitartean ez baita zapaltzea komeni. Azkenik, futbolean eta saskibaloian jolasteko eremuak margotuko dira.

  Azaroan hasi ziren hobekuntza lan hauek hilabeteko epean amaitzea aurreikusten zen, nahiz eta zoruaren tratamendua udaberrian, eta eguraldia lehorra ziurtatzen zenean ematea espero zen. Indarrean den alarma egoerak pentsatu baino gehiago atzeratu ditu azken lanok baina gaur hasi dira eta hiruzpalau egunetan amaitzeko asmoa da.

  Olakuako kirol gunea hobetzeko lanok 47.000 euroko aurrekontua dute.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!