Oñatiko udala

Erraldoiak egiteko ikastaroa antolatu du Oñatz Dantza taldeak

2020/03/04
Card image cap
Taldearen urteurreneko ospakizunen baitan maiatzean Erraldoi eta txorimaloak izango dira protagonista

  Maiatzaren 2an Izan zaitez erraldoi egun batez! eguna ospatuko da. Arratsalde horretan herriko erraldoi guztiak plazara atera eta haurren eskura jartzeko asmoa dago, bertatik bertara ikusteko aukera izan dezaten. Kalejira ere egingo dute. Baina haurrak ospakizunean aktiboki parte hartzea nahi dira eta beraiek sortutako erraldoiarekin plazaratu eta dantzatzera gonbidatzen dira. Horretarako, erraldoiak egiteko ikastaroa antolatu du Oñatzek, martxo eta apirilerako.

  Ikastaroa bost domeka arratsaldetan egingo da, martxoaren 22, 29 eta apirilaren 5, 19 eta 26an, 17:00etatik 20:00etara. Herriko haur guztiei zuzenduta dago baina gaztetxoenek, haur hezkuntzakoek, gurasoek lagunduta joan beharko dute. Eltziara, printzipioz, han egingo delako ikastaroa. Eta printzipioz diogu, izena ematen duten haur kopuruaren arabera arabera, tokia, egunak edo ordutegia aldatu, moldatu daitekeela zehaztu dutelako antolatzaileek.

  Erraldoiak egiteko ikastaroa doan da eta haurrei materiala eramatea eskatuko zaie. Parte hartzeko izena aurrez eman behar da, martxoaren 8ra bitartean. Helbide elektroniko bat zabaldu da horretarako: onatz50erraldoiak@gmail.com  Haurraren izen-abizenak, adina, lagunduko lioken gurasoaren izen-abizenak eta kontakturako telefonoa jakinarazi behar da izena ematerakoan. Parte hartuko duten haur guztien zerrenda osatutakoan, ekintzaren zehaztapenak emango dira, posta elektroniko bidez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!