Oñatiko udala

Enpresagintza fakultateko gradu eta gradu-ondoko 134 ikaslek beren diploma jasoko dute gaur Enpresagintza Fakultateko areto nagusian.

2016/06/03
Ekitaldian, Mondragon korporazioko lehendakariak hitzaldia egingo du.

Arratsaldeko 6retan hasiko den ekitaldia Fakultateko dekanoak Lander Belokik irekiko du. Ondoren, Javier Sotil-ek Mondragon korporazioko lehendakariak “gazteon papera etorkizunean” izeneko hitzaldia eskainiko du.

2014-2015 promozioko titulatu berriei diploma banaketa ekitaldia etorriko da jarraian. Guztira 134 ikaslek jasoko dute gradu edo gradu-ondoko diploma. Graduko diploma konkretuki 45 ikaslek jasoko dute. Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako graduko laugarren promozioko ikasleak dira guztiak.
 
Ekitaldi berean, kontabilitate eta finantza zuzendaritzan masterra amaitu duten 20 ikaslek, marketing digitalean unibertsitate masterra egin duten 17ek, enpresen zuzendaritzako masterra osatu duten 24k, pertsona eta taldeen coaching masterra egin duten beste horrenbestek eta azkenik, gizarte ekonomia eta enpresa kooperatiboa aditu titulua lortu duten 4 ikaslek ere dagokien diploma jasoko dute.

Gaurko ekitaldi akademikoari amaiera emateko, Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko erretoreak hitz batzuk egingo ditu. Diploma banaketa ekitaldi hau Enpresagintza Fakultateko Areto Nagusian egingo da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!