Oñatiko udala

Eltzia taberna bihar inauguratuko da

2018/11/30
Card image cap
Jai berezia ospatuko da eta igandetik aurrera egunero irekiko da

  Bihar arratsaldeko 19:00tan hasiko da Eltzia tabernako inaugurazio jaia. Txinparta bertso eskolako bertsolariek egingo dute ongi-etorria eta ondoren, musika, edaria eta pintxoak izango dira, 21:00ak arte. Gauean, zuzeneko musikariek girotutako saioa izango da eta amaitzeko DJa. Hori, bihar, taberna irekitzeko jaian. Igandetik aurrera berriz, Eltzia taberna egunero zabalduko da: astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik  20:30etara. Ostiralean iluntzeko ordutegia gauerdira arte luzatuko da eta zapatu eta domeketan, 10:00tatik gaueko 12:00tara, etenik gabe.

  Pasa den uztailaren 26ko Tokiko Gobernu Batzarrean esleitu zen Eltzia taberna-kafetegiko zerbitzuaren kontzesioa. Ordutik, lokalean antzeman ziren zenbait akats eta arazo konpondu dira eta tabernaren tresneria eta material horniketa egin da. Hiru proposamen jaso ziren zerbitzuaren kontzesio prozesura baina bat kanpo utzi zen, aurkeztutako memoria teknikoak ez zuelako gutxieneko maila eman, Kontratazio Mahaiaren arabera. Beste bien proposamen tekniko eta ekonomikoa baloratuta, puntuaziorik altuena lortu zuen Marco Miccicheri esleitu zitzaion zerbitzuaren kontzesioa. Marco Micciche eta beste lau kidek osatzen duten lantaldeak hartu du Eltziako taberna-kafetegiaren ardura. Horren truke, 400 € gehi beza ordainduko diote hilero udalari.

  Eltzia tabernako arduradunek, Olakua eta San Lorentzon asteazkenetan egin ohi den pintxo-potean parte hartzeko asmoa dute eta asteburutan, afari zerbitzua ere eskainiko ei dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!