Oñatiko udala

Elikagai eta manta termikoen 500 kit baino gehiago bidali dira Siriara ULMAk sustatutako elkartasun kanpainari esker

2016/02/04
Card image cap
ACNURek Madaya hiri setiatuan banatu ditu

  ULMA Fundazioak udazkenean gauzatu zuen elkartasun kanpainan, ACNUR errefuxiatuen laguntzarako          G.K.E.rekin batera egin zen. Laguntza helarazteko bide ezberdinak jorratu ziren: elkartasunezko SMSak bidali edo ACNURen kontuan dirua zuzenean sartuz, esaterako. Nominatik dirua kendu eta hori ACNURi emateko aukera ere eman zitzaien ULMAko langileei eta erantzuna oso zabala izan zen. Bide hau hautatu zuten 200nen bat lagunei esker ia 6.000 euro bildu ziren.

  Batutako diruarekin elikagai eta manta termikoen 500 kit baino gehiago eskuratu eta bidali dira ACNURen bitartez.
Gobernuz kanpoko erakunde hau larrialdietarako laguntza bidaltzen ari da Siriako hainbat hiri setiatutara. Nazio Batuen Erakundeak osatu duen txosten baten arabera, hiri setiatu hauetan jendea gosez hiltzen ari da eta beste batzuk zauritu edo hil dituzte hiritik ihes egiten saiatu direnean. Egoera larria bizi da Madaya, Foahe edo Kefraya hirietan. ULMA Taldearen bitartekaritzaz batu den laguntza Madayara bidali da. Bertan banaketaz arduratu den ACNUReko ordezkariak mezua bidali zuen Oñatira, egoera oso lazgarria den arren eta hotza eta gosea handia den arren, hunkigarria ere badela aitortuz. Mantak eta janaria banatu ahal izateak hunkitzen zuela onartu zuen Siriako ordezkariak.

  ULMA Fundazioak bere aldetik, parte hartu duten langile eta herritar guztiak publikoki eskertu nahi izan ditu. Ustez txikiak izan daitezkeen elkartasun keinu ugarik laguntza handia pilatzeko aukera ematen dutelako eta ahalegin guztiak baliagarriak direlako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!