Donostiako jazzaldian parte hartuko duen Aupa quartet taldea Oñatin izango da datorren astelehenean.

2012/07/18
Unibertsitateko klaustroan arratsaldeko 7.30tean hasiko den kontzertua doan izango da.

  Aupa QUARTET taldeak, Donostiako Jazzaldian hiru kontzertu emango ditu, ostirala, zapatu eta domekan baina horrez gain, beste lau kontzertu lotu ditu: gaur Idiazabalen joko dute, bihar, Hondarribiko Banako aretoan, etzi, Arrasaten, datorren astelehenean, iragarri bezala, hemen Oñatin, unibertsitateko klaustroan.

  Aupa QUARTET, hari laukoteak, latin jazza egiten du, kubatar musikatik gertu dagoen estiloa lantzen du baina sarritan fankya ere jotzen du.

  Taldea, Bartzelonan sortu bazen ere, Cataluñatik kanpoko musikarik osatzen dute: Asier Suberbiola lasartearrak biolina jotzen du, Martin Melendez eta Ramses Puente kubatarrek, celoa eta biolina eta laukotea osatuz, Feli Escalada madrildarrak biola.

  Udaleko kultura departamentuak ahalegin berezia egin du Donostiako Jazzaldian parte hartuko duen laukote hau Oñatira ekartzeko eta egindako lanak fruitu eman du.

  Taldearen kategoria eta egiten duen musika mota kontutan hartuta, kontzertua eszenatoki berrian edo gutxitan erabiltzen denean kokatu da: unibertsitateko klaustroan. Horretarako udalak, eraikinaren jabea den foru aldundiarekin akordio berezia hitzartu du.

  Gurean, gutxitan izaten da goi mailako jazz musika zuzenean entzuteko aukera. Are eta gutxiago gainera, modu irekian, hau da, sarrerarik ordaindu gabe. Halakoa izango da astelehenerako antolatu den emanaldia, doan.