Debagoiendarren %54 ak bizilekutik kanpo egiten du lan

2019/02/12
Oñati da lan-higikortasunik txikiena duen herrietako bat

  Eskualdeka, lan-higikortasuna handiagoa izan ohi da, beraien bizilekutik kanpo lan egiten duten pertsona kopurua alegia. Baina Debagoienaren kasuan biztanleriaren %54 da soilik lan-kontuengatik kanpora joan behar izaten dena. Lan-higikortasunik txikiena hiriburuetan erregistratzen da, baita tamaina erdiko udalerri batzuetan ere, Irunen, Arrasaten, Azpeitian, Arabako udalerri batzuetan eta Oñatin. Izan ere, Oñatiko herritarren ia erdiek herrian bertan egiten dute lan, inora mugitu gabe.

  Pertsona okupatuen %52 doaz lurralde bereko beste udalerri batera lanera, % 4a EAEko beste lurralde batera, % 1,6a beste elkarte autonomo batera eta % 0,4a atzerrira, Eustaten arabera. Sexuari begira, emakumeek gizonek baino neurri handiagoan egiten dute lan bizileku duten udalerri berean. Ikuspegi zabalago batetik, Arabak beste lurraldeetatik 13.700 langile hartzen ditu, Gipuzkoak 12.220 eta Bizkaiak 10.229.

Iturria: Oñati Irratia