Oñatiko udala

Debagoienako Mankomunitateak enpresa berrien ekintzaileentzat 5 formazio tailer antolatu ditu uztailerako.

2014/06/10
Card image cap
Izena emateko epea zabalik dago.

  Kudeaketa kontrola, sare sozialak, negozio elektronikoa, betebehar fiskalak eta komunikazioa da eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduta Mankomunitateak antolatu dituen formazio mintegiak.

  “Kudeaketa kontrola” izeneko tailerra 8 ordukoa izango da eta uztailaren 3 eta 4an emango da goizeko 9.30tatik 13.30tara. Gainontzeko lau mintegiak, laburragoak, lau ordukoak eta goiz bakarrean izango dira.

  Uztailaren 7an sare sozialen ingurukoa egingo da. Uztailaren 10ean, negozio elektronikoari buruzkoa eta 14an, betebehar fiskalen ingurukoa. Hirurak, gazteleraz.

  Produktua ezagutaraztea oinarri izango duen “komunikazioa” izeneko mintegia berriz, uztailaren 17an izango da eta euskaraz, lehen aipatutako “kudeaketa kontrola” izeneko ikastaroaren antzera.

  Mankomunitateak antolatu dituen 5 formazio mintegi hauek, enpresa ekimen berri bat martxan jartzekotan dauden debagoiendarrei edo autonomo edo mikroenpresa sortu berri dutenei zuzenduta daude. Tailerrak, esan bezala, goizez, 9:30tatik 13:30 egingo dira eta Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan emango dira.

  Informazio osagarria edo izena eman nahi duenak bertara zuzendu behar du, Arrasateko Nafarroa Etorbideko 17an edo 943 79 30 90 telefono zenbakian. Oñatin, Bidebarrieta kaleko 12an dagoen udaleko enplegu zerbitzuan ere informazioa eskuratu ahal izango da.

  Izena emateko epea zabalik dago. Plazak mugatuak dira eta uztailerako dauden lekuak beteta, itxaron zerrenda osatuko da, irailean, antzerako formazio tailerrak berriro emango baitira.   

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!