Oñatiko udala

"Black friday" ospatuko dute herriko hainbat dendek, bihar

2019/11/28
Card image cap
Txanda elkarteko 20 bazkidek bat egin dute azaroko azken ostiraleko ekimenarekin

  Txanda elkarteko bazkide diren hogei dendek ospatuko dute Ostiral baltza edo Black friday. Baina elkarteko kide ez diren beste komertzio batzuetan ere promozio berezien kartelak ikusi ditugu erakusleihotan. Gabonetako erosketak aurreratzera animatzeko beherapen eta eskaintza bereziak egin ohi zaizkie bezeroei azaroko azken ostiralean. Ez da estrategia bateraturik finkatu herriko dendarien elkartean eta merkatari bakoitzaren aukerakoa da zein produktu eta nola promozionatu. Baina denek eskaintza bereziren bat egingo dute, horixe baita Black fridayren ezaugarria.

  Txanda dendarien elkarteak Black friday kartelak egin ditu komertzioek ate edo erakusleihotan jarri ditzaten. Globo beltzak ere banatu ditu, lokalak apaintzeko.

  Merkatal kate eta konpainia handiek ekin zioten Black friday ospatzeari. Gabonetako kanpainari indartsu ekiteko estrategia da. Beherapen bereziak eskaintzen dira eta Gabonetako erosketak aurreratzen dira. Tokian tokiko merkatariak ere olatuan murgiltzen ari dira pitinka. Oñatiko merkatariek urteak daramatzate Ostiral baltza ospatzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!