Oñatiko udala

Bisita berezia antolatu da Arrikrutzeko koban, herriko ostalari eta turismo ekintzaileei zuzenduta

2019/06/06
Card image cap
Nazioarteko Lurrazpi eta Koben Eguna dela sektoreko profesionalekin ospatuko da

  Arrikrutzeko kobara bisita 17:00tan hasiko da, horregatik, interesa dutenei 16.30tarako harrera etxera hurbiltzeko eskatu zaie.
Gaur, ekainaren 6a, Lurrazpi eta Koben Eguna da nazioartean, eta hori gogoan, herrian dugun turismo kobaren promozioan aktiboki parte hartzen duten ostalari eta arloko ekintzaileak gonbidatu ditu udalak Arrikrutz bisitatzera.

  Gainontzeko herritarrei eta orokorrean bisitariei zuzenduta, ekintza bereziak ere antolatu dira aste hauetan Arrikrutzen: pasa den larunbatean Espeleotxiki bisita egin zen haur eta familiak gogoan eta domekan, hilaren 9an, Espeleo-abentura bisita egingo da, kasu honetan publiko helduari zuzenduta.

  Lurrazpiko mundua ezagutzera eman eta seigarren kontinente ezkutu horrek gordetzen dituen aberastasunak zabaldu eta balorean jartzea da urtero ospatzen den Lurrazpi eta Koben Nazioarteko Egunaren helburua.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!