Oñatiko udala

Bihar goizean, 8:30ean, Arantzazuko Ama kalea itxi egingo da errotondatik aurrera, EROSKI eta NATRArako norabidean.

2014/04/03
Card image cap
Oinezko bi pasabide berezi egokitzeko asfaltatze lanak egingo dira.

  Orain 10 egun egin zen bezala, bihar berriro ere, Arantzazuko Ama kalearen zati bat trafikorako itxi egingo da, errotondatik aurrera EROSKI edo Natrara doan errepiderako pasabidea da itxiko dena. Ondorioz, ibilgailuek, saihesbidera irtenda Arantzazuko bidegurutzetik behera joan beharko dute.

  Oinezkoentzat bi pasabide berezi asfaltatu behar dira. Errepidearen mailaren gainetik egokitzen diren pasabide horietan lehena, Arantzazuko Ama eta Aozaraza kaleek bat egiten duten gunean egingo da eta bestea, Arantzazuko Ama kalean bertan pasa den astean txikitu zen triangeluaren inguruan. Ondorioz, errotondatik Arantzazu aldera dagoen errepiderako pasabidea itxi egingo da bihar goizean, esan bezala.

  Lanak amaitu bitartean, ibilgailuek, errotondan saihesbidera irten beharko dute eta ezkerrerako bidea hartuta, Arantzazuko bidegurutzetik behera joan behar dute baldin eta NATRAra, Berezaora, Eroskira edo Elkar Hezi ikastetxera joan nahi badute.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!