Bidebarrietatik San Juan kalerako pasabidea itxita dago, kiroldegi aldameneko errotondatik aurrera.

2013/05/20
San Juan kaleko ur hoditeria aldatzeko lanak direla eta errail bat asteazken ilunkarara arte itxita izango da.

  Lanak, une honetan, anbulatorio ondoko errotonda parean egiten ari dira. Errepidea zulatuta dago zati batean eta trafikorako itxita. Itxita, kiroldegitik San Juan kalerako erraila, kontrako norabidean irekita baitago.

  San Juan kalearen barrenetik gora aldatu diren ur hodi berriak sarearekin lotzeko lanak egiten ari dira. Lanok bizpahiru egunez luzatuko dira eta ondorioz, errail mozketak ere, asteazken ilunkarara arte iraungo duela jakinarazi digu udaltzain-buruak.

  Bidebarrietatik San Juan kale aldera doazen ibilgailuak errotondan buelta hartu eta Bidebarrietatik irten beharko dute. Ikastolako autobusa da aurrera joaten utziko den bakarra. Honek, duan tamainagatik, ezin du errotondan buelta hartu eta horretxegatik, libre dagoen errailetik bideratuko da. Baina gainontzeko ibilgailu guztientzat pasabidea itxita mantenduko da.

  Errail mozketa horren berri adierazten duen kartela DIA parean, Bidebarrieta kalearen sarreran jarri da.

  Ur hoditeria aldatu eta beharrezko lotuneak egin eta gero, zuloa hareaz bete eta txapaz estaliko da, erraila trafikorako irekiz berriro.

  Gogoratu, ur hoditeria berritzeko lanen ondoren, San Juan kalea irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak egingo direla. Horiek datorren astean hastea espero da. Aurretik, jartzen ari diren ur hodiak ondo daudela ziurtatzeko probak egin beharko baitira.

Iturria: Oñati irratia