Bi hitzarmenen berri emango da gaurko Osoko Bilkuran, Udalak eta Foru Ogasunak izenpetutakoa eta auzotasun programa garatzekoa

2017/05/25
Tramitezko bilera izango da, azken ordukorik aurkezten ez bada

  7 gai jaso dira gaurko lan zerrendan eta horietako bi hitzarmenak dira. Udalak eta Foru Ogasuna eta Finantza departamentuaren artean adostutako hitzarmenaren berri emango da. Hitzarmenak, Gipuzkoako Aldundiak dituen legezko ordezkarien errolda kontsultatzeko aukera jasotzen du. Auzotasun programaren baitan aldiz, aurten nola garatuko den biltzen duen hitzarmena azalduko zaie udalbatza osatzen duten kideei.

  Dolaetxe areako eraikigarritasuna handitzeko proposamena, Euskadiko auzitegi nagusiko aretoak emandako sententzia baten berri ematea edota 2018rako Oñatiko jai eguna izendatzea ere aztertuko da, besteak beste. Azken orduan eta presazko izaeraz beste gairen bat aurkeztu daitekeen arren, gaurko jaso diren gaien berri emateak ez dirudi luze joko duenik, printzipioz, Osoko Bilkurara eramatea tramitezkoa baita kasu askotan. Baina ez ustekorik izan daiteke eta hori batzarrean ikusiko da. 19:30tan hasiko da maiatzeko bilkura eta zuzenean eskainiko du Oñati Irratiak.

Iturria: Oñati Irratia