Bakardadeko Ama kalea eta San Antonerako sarrera trafikorako itxita daude eta hala mantenduko dira bihar asfaltatze lanak amaitu arte

2018/07/10
San Anton kalera iristeko Errekalde eta Zumeltzegi dorretik behera joan behar da

  Gipuzkoako urak enpresak ur hoditeria aldatu eta horiek probestuz egin diren beste lan osagarriei amaiera emateko asfaltatze lanak soilik falta dira. Inguruaren irisgarritasuna hobetzeko argiteria egokitu da eta Bakardadeko Ama kaleak eta San Anton kaleak bat egiten duten gune horretan plataforma eratuko da, Euskadi etorbideak eta Kurtzebidek bat egiten duten gunean egokitu zenaren modukoa. Lan hauek kalearen asfaltatze lanekin batera egingo dira bihar. Ondorioz, aipatu bi kaleak trafikorako itxita daude atzoz geroztik eta halaxe mantenduko dira asfaltatze lanak guztiz bukatu arte, bihar arratsaldera arte. Bitartean, San Anton kalera joateko bide alternatibo moduan Errekaldetik  igo eta Zumeltzegi dorretik behera doan bidea erabili behar da.

  Baina bihar egingo diren asfaltatze lan horiezaz gain beste batzuk egitea ere erabaki berri du udalak: Euskadi etorbidean eta Otadui zuhaiztian,autoen abiadura murrizteko. Euskadi etorbidean asfaltoa bi gunetan jasoko da eta Otadui Zuhaiztiko 56 zenbaki inguruan oinezkoen zebra bidea goratuko da. Lan hauek ia 11.000 euroko aurrekontua dute. Aurtengo asfaltatze kanpainaren baitan egingo dira baina ez bihar, asmoa, uztaila amaieran edo abuztu hasieran egitekoa da, udaltzain-buruak adierazi digunez.  

Iturria: Oñati Irratia