Autobusa jarri da Oñatitik Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joan etorria egiteko

2015/10/26
Txartelak, Txokolateixan salgai daude

  Abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oñatiko Bertso Eskolak autobusa antolatu du Donostiatik joan etorria egiteko. Finala, 17.00tan hasiko dela kontutan hartuta, autobusa 14:30etan Postetxe aurrealdetik irtengo da eta finala amaitzeaz bat itzuliko da Oñatira. Adingabeek bere kabuz edo nagusiren baten ardurapean joan beharko dute, Oñatiko Bertso Eskola ez baita autobusetik kanpo
gertatzen denaren erantzule egingo. Guztira, 110 autobus txartel jarriko dira salgai, 10 eurotan. Autobuserako txartelak, finalerako sarreren antzera, Txokolateixian salduko dira.

  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako gainerako saioetarako bezala, finalerako sarrerak internetez erosi daitezke: www.bertsosarrerak.eus  webgunean. Baina Oñatin Txokolateixian ere salgai daude pasa den asteazkenaz geroztik. Gogoratu, herrira ekarri diren sarrerak, sarrera orokorrak direla eta 20 eurotan saltzen dira. Herritako salmenta, azaroaren 20ra arte luzatuko da. Prezioz merkeagoak diren gaztetxoen eta Bertsozale elkarteko bazkideen txartelak, internet bidez soilik eskuratu daitezke.

  Autobusaren kasuan, salneurria bakarra da eta guztientzat berdina, 10 €. Eta sarrerak internetez erosi arren, Oñatitik propio antolatu den autobus zerbitzurako txartelak Txokolateixian eskuratu beharko dira. Bertan, salgai, abenduaren 11ra arte, edo agortu arte, izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Bertso eskolak autobusa antolatu du finalerako