Oñatiko udala

Atez ateko bilketa egiteko esekitokientzat udalak proposatzen dituen kokaguneak www.herrijorran.info atarian ikusi daitezke.

2013/01/31
Herria, 9 gunetan banatuta agertzen da.

  Pdf formatoan, eta irudiz, hondakinen kuboak zintzilikatzeko esekitokien kokaguneak ikusi daitezke. Beti ere, kontutan hartuta, plano horietan, udalak proposatzen dituen kokaguneak agertzen direla, behin behineko kokaguneak.

  Egun hauetan aukeran dauden kokaguneen inguruan herritarren ekarpenak jasotzen ari dira eta atzo jada aurreratu genizuenez, astelehenetik aurrera atarietako arduradunekin egingo diren bilera berrietan behin betiko kokapena jakinaraziko zaie. 

  Zubillagan egin zen bilerarekin amaituko da atez atekoaren inguruko parte hartze prozesuko lehen bilera erronda. Orain arte egin diren 15 bileretan 1.300 herritar inguruk parte hartu du. Baina hauek, hein handi batetan, bitartekariak izan dira, asko, atarietako arduradun gisa hurbildu baita bileretara, ondoren, bizilagunei udalak proposatutakoa jakinarazteko. Orain, herritarren iritzia jaso eta esekitokien behin betiko kokapena eztabaidatu eta zehazteko unea iritsi da. 

  Gogoratu, atarietako arduradunei banatu zaien dokumentazioan jaso diren esekitokientzat proposatzen diren kokaguneen mapak sarean zintzilikatu direla eta horiek ikusteko: www.herrijorran.info atarira sartu besterik ez dela egin behar.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!