Oñatiko udala

Arte begiraleak kontratatzeko deialdiaren behin betiko zerrenda argitaratu berri da

2016/06/14
Card image cap
Kontratatuko diren bi lagunen izenak bereziki azpimarratuta agertzen dira

  Ander Etxaniz eta Amaia Martinez de Arenaza dira arte udalekuetan begirale gisa aritzeko kontratatuko diren lagunak. Iaz ere, zeregin berean aritu ziren. Guztira, 11 lagun aurkeztu ziren aldi baterako lanpostu hauetara baina 7 onartuta, puntuaziorik altuena lortu duten biak kontratatzea erabaki du Udalak. Datozen egunotan, dagokien kontratua sinatuko dute eta arte udalekuak prestatzen hasiko dira, hileko programazioa zehazten eta behar duten materiala eskuratzen. Gainera, behin udalekuak amaituta, balantze eta memoria idazteko bilera egingo dute gazteria udal teknikariarekin.

  Arte udalekuak bi aste barru, ekainaren 27an hasiko dira eta uztailaren 22ra arte luzatuko dira. Hasieran, 12 lagunentzako plazak eskaini baziren ere, 11 gaztetxo dira parte hartzeko izena eman dutenak. Guztiek, ekainaren 27an, Bidebarrieta kaleko eskulanen lokaletara joan beharko dute arte udaleku hauei hasiera emanez, izan ere, marrazketa, eskultura eta beste hainbat arte disziplina udal lokal horietan landuko baitituzte. Tarteka, irteeraren bat ere egingo dute, izeneko artisten lanak ikustera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!