Arrasateko anbulatorioak erretzeari uzteko tailerra antolatu du

2019/01/11
Eskualdeko erretzaileei zuzenduta dago

  Tailerrak urtarrilaren 15ean hasiko da eta bost saio egingo dira guztira. 90 minutu inguru iraungo dute eta saio presentzialak izango dira. Tailerra bi erizainek zuzenduko dute, urtarrilaren 15ean hasita asteartero, Arrasateko ospitalean,15:00etatik 17:00etara. Interesatuek izena Arrasateko anbulatoriora deituta eman behar dute, 943 03 52 50 telefonora deituta. Gaur da izena emateko azken eguna.

  Bestalde, Debagoieneko ESIko eta Aita Menniko Asistentziaren Etikako batzordeek, aurretiazko borondateen plangintza partekatuari buruzko hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 24rako, Arrasateko Kulturaten,17:30tan.

Iturria: Oñati Irratia