Araozko eliza inguruko argiztatzea berrituko da

2017/06/08
Zaharkituta dagoen azpiegitura aldatu eta LED motako luminariak jarriko dira

  Sei-zazpi bat farola daude Araozko eliza ingurua argiztatzeko. Farolak eurak nahikoa ondo dauden arren, hariteria oso zaharkituta dago eta noiznahi eten eta matxuratzen da. Hainbat kontsulta egin ondoren, egokiena azpiegitura berritzea dela ondorioztatu da. Eta hala egitea erabaki du udalak. Alde batetik, instalakuntza elektrikoa berrituko da eta bestetik, luminariak aldatuko dira. Energetikoki egun daudenak baino efizienteagoak diren LED motako eta potentzia ezberdineko 8 luminaria berri jarriko dira. Lanok, ia 6500 €ko aurrekontua dute.

  Araozko eliza ingurua argiztatzeko lanak eta aurrekontua onartzeaz gain lanok zein enpresak egingo dituen ere erabaki zuen gobernu taldeak azken bileran. Luminarien hornikuntza Leycolan enpresak egingo du eta instalazioa berritzea, Txantxiku elektrizitatea enpresak. Hainbat aste beharko dira luminaria berriak iritsi daitezen. Okerrik ezean, lanak, uda amaieran- udazken hasieran egingo dira.   

 

Iturria: Oñati Irratia