Araotzeko bidean konponketa lanak egingo dira datorren astean

2020/01/31
Astelehenean errepidea moztu egingo da eta bidea, unean-unean emango da

  GI-3592 errepidean, Araotzeko bidean, pk 3+615 eta pk 3+665 artean erorita dagoen harri-horma konponduko da datorren astean. Errepidearen zabalera eta lanak egiteko behar den makineriaren bolumena dela eta, galtzada osoa okupatuko da. Ondorioz, lanak egiten diren bitartean, errepidea moztu egingo da eta bidea, unean-unean emango da. Lanak, astelehenetik ostiralera, 8:00tatik 19:00tara egingo dira. Ordutegi horretan errepidea ahalik eta gutxien erabiltzea eskatzen da. Asteburuan, lanak oraindik amaitu ez badira, errepidea zabalik egongo da baina bidea aldika emango delarik.

  Horixe jakinarazi du Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako departamentuak. Araotzerako bidean jakinarazpen kartelak jarri dira, hainbat lekutan, eta auzotarren postontzietan oharrak utzi dira. Astelehenean hasiko dira Araotzeko bidean eroritako harri-horma konpontzen eta, lanak astean zehar amaitzea aurreikusten da, baina luzatu daitezkeela ez da guztiz baztertzen.

  Gogoan hartu, astelehenetik aurrera eta 8:00tatik 19:00tara, Araotzek errepidea moztu egingo dela pk 3+600 eta pk 3+700 artean. Ordu tarte horretan, Araotzeko errepidea ahalik eta gutxien erabiltzea eskatzen da, konponketa lanak jarraian, etenik gabe, ahalik eta arinen gauzatu ahal izateko.


Iturria: Oñati Irratia