Oñatiko udala

Arantzazu eta Debagoiena bere baitan biltzen duen Ignaziotar lurraldea proiektuak Europar Batasunaren EDEN saria irabazi du

2017/12/21
Card image cap
FITUR azokan jasoko dute

  Europar Batzordearen EDEN sarien 8 edizioan, estatuko irabazlea izan da Ignaziotar lurraldea egitasmo turistikoa, Debagoiena, eta Urola Erdia eta Garaia eskualdeek elkarrekin landutako proiektua. Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzea helburu zuen Hiru Tenpluen egitasmoa da Ignaziotar lurraldearen sor-muina, Loiola, Antiguako ermita eta Arantzazuko santutegia uztartzen dituen egitasmoa. Baina eskaintza artistiko edo erlijiosoaz haratago, natura eta kulturaz osatzen den egitasmoa da Ignaziotar lurraldea. Proiektu hau, era berean, Ignaziotar ibilbidearen zati ere bada, Azpeititik Manresara arteko ibilbidea sustatzen duen egitasmo nagusia, alegia.

  Ignaziotar lurraldea proiektuak batzen dituen mankomunitate eta herrietako ordezkariak Aldundian elkartu ziren atzo EDEN sari honen berri emateko. Agerraldia Mikel Biain alkatea eta Ana Eriz Mankomunitateko turismo teknikaria egon ziren, besteak beste. Prentsaurrekoan argitu zenez, EDEN saria urtarrilean egingo den Fitur azokan jasoko dute baina Bruselan beste ekitaldi bat egingo da martxoan, eta hara ere euskal ordezkaritza bat joango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!