Oñatiko udala

Aozaraza kaleko bizilagunek Bidebarrieta inguruko Bertakoentzako gunean aparkatzeko baimena eskatu ahal izango dute

2019/02/05
Card image cap
Aparkalekuen udal ordenantza aldatzeko proposamena behin behinekoz onartu da

  Bidebarrieta kaleko 6. gunean, Bidebarrieta, Zubibarri, Motxon, Atzeko kalea, Kale Barria, Errementeri plaza eta Ramon Irizar kaleko bizilagunek aparkatu dezakete, baldin eta horretarako baimena eskatu eta dagokion udal tasa ordaintzen badute. Ostiralean ireki zen hain zuzen, 50 €ko urteko tasa ordaintzeko epea. Baina Atzeko kalea oinezkoentzat egokitzeko lanak egin ondoren, egoiliarrei gordetako aparkatze gune hori Aozaraza kalekoei ere zabaltzea erabaki da.

  Gaia, pasa den asteko Osoko Bilkuran aurkeztu eta ahobatez onartu zen. Ondorioz, Araututako Aparkalekuen Udal Ordenantzan aipatu aldaketa jasoko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, alegazioetarako hilabeteko epea emanez. Inork kontrakorik azaltzen ez badu, aldaketa, automatikoki, behin betiko izaeraz onartuta geratuko da eta indarrean sartuko da.

  Horrek esanahi du, tramitazio epea beteta alegaziorik jasotzen ez bada, Aozaraza kaleko bizilagunek Bidebarrietako Bertakoentzako 6. gunean aparkatzeko baimena eskatu ahal izango dutela. Eskaera horiek egiteko aukera udazkenean zabaldu ohi du udalak, hurrengo urtera begira. Kasu honetan, 2020ra begira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!