Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretarako kanpaina bihar gauerdian hasiko da

2015/12/02
Kartelak itsasteko panelak jartzen ari dira dagoeneko ohiko lekuetan

  Guztira, 60 panel jarriko dira. Bidaurretako errotonda inguruan eta mojen monasterioko horman, Galartza etxearen aurrealdean, Kultur Etxeko horman eta Bidebarrieta kalean kiroldegiko horman ari dira hauteskunde propagandarako panelak jartzen. Foruen enparantzako arkupetan ere, zutabeetan, alderdien propaganda itsatsi ahal izango da. Gune bakoitzean 10na panel ezarriko dira.

  Ohiturak aldatzen ari dira eta kanpaina egiteko bideak ere aldatzen ari dira. Alderdi baten edo beste baten aldeko botoa eskatzeko geroz eta kartel gutxiago itsasten dira. Hala ere, legez, oraindik, halako panelak jartzeko derrigortasuna dago. Zenbat panel eta non kokatu, gainera, Hauteskunde Batzordeari jakinarazten zaio. Udal langileek atzo goizean hasi ziren panelak jartzen eta guztia prest izango da bihar gauerdian kanpaina hasten denerako.

  Hamaikana hautagaitza izango dira Espainiako Diputatuen Kongresu eta Senaturako Gipuzkoan. Euzko Alderdi Jeltzalea, Alderdi Popularra, Sozialista, Ciudadanos, UPyD, Euskal Herria Bildu, Partido Animalista, Recortes Cero-Grupo Verde, Unidad Popular-Orain Batera, Podemos-Ahal dugu eta Libertad Navarra dira Gipuzkoan hautagaitza aurkeztu dutenak.

  Kongresurako sei diputatu hautatuko dira Gipuzkoan eta Senaturako berriz, lau kide. Aipagarria da, Senaturako zerrendak irekiak direla eta boto emaileak sigla jakin bateko zerrenda ez baizik eta senatari-gaiak aukeratu eta markatu beharko dituela.

  Bihar gauerdian hasiko den hauteskunde kanpaina abenduren 18ko gauerdian amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Udal hauteskundetarako propaganda