“Iparragirre Oñatin” antzerki musikala abenduaren 5ean emango da berriro

2015/09/24
Sarrerak eta antzerki liburua 5€tan salgai daude Txokolateixian

  Olaitturri elkarteak iazko jaietan estreinatu zuen Iparragirre Oñatin antzerki musikala. Atzo berriz, lana liburu formatuan aurkeztu zuten. Iparrgirre Oñatin liburuan, pertsonaien elkarrizketak ez ezik, muntaiaren oinarri ziren abestiak eta bertsoak ere jasotzen dira.

  Iñaxio Irizarrek idatzi zuen antzerki lanaren abiapuntua 1880ko San Migelak izan ziren, urte hartan Oñatiko Udalak Jose Mari Iparragirre gonbidatu baitzuen jaiak girotzera. Horren haritik, Urretxuko bardoaren bizitzaren hainbat pasarte azaltzen ziren antzezlanean.

  Iaz, antzezlanaren bi emanaldi egin ziren Santa Ana aretoan. Baina jende asko geratu zen sarrerarik gabe bertaratu ezinda. Horregatik, abenduaren 5ean beste bi emanaldi egitea erabaki dute Makalena elkartekoek atzoko liburu-aurkezpenean adierazi zenez. Emanaldiak, 19.30etan eta 22.30etan izango dira eta sarrerak dagoeneko salgai daude Txokolaiteixian. Sarrerak 5 €tan saltzen dira eta hauekin batera Iparragirre Oñatin liburua  eskuratuko dugu.

Iturria: Oñati Irratia

"Iparragirre Oñatin" 2014ko irailaren 27an