Oñatiko udala

“Berbalaguna” egitasmoaren baitan eratu diren lau taldeak astean jarriko dira martxan

2016/10/18
Card image cap
Bosgarren talde bat osatzeko aukera badago oraindik

  17 lagun dira, astean behin, elkarrekin euskaraz egiteko gertu azaldu direnak. Hauek lau taldetan bildu dira eta gaur-bihar artean hasiko dira mintza-praktika hori gauzatzen. Baina Berbalaguna egitasmoa irekia da eta bosgarren talde bat osatzeko aukera badago oraindik.  Parte hartzeko interesa duten euskaldun berri nahiz euskaldun zaharrek izena Udal Euskaltegian eman dezakete. Izan ere, egitasmoaren helburua horixe baita, euskara ikasten ari direnak, edota aritu eta euskaraz berba egiteko erraztasuna galdu dutenak, eta euskaraz naturaltasunez aritzen direnak harremanetan jartzea. Horretarako, astean behin elkartzen dira, hitzezko euskara hori elkarrekin landuz. Komunean dituzten zaletasunak eta ordutegia oinarri hartuta, lagun giroa nagusitzen da Berbalagun taldeetan. Hala, euskaldun zaharrei ez zaie irakasle lanetan aritzea eskatzen edo bere mintzakideak egin ditzaken akatsak zuzentzea eskatzen, baizik eta elkarrizketa bat izatea, hori bai, euskaraz eta lagun giroan. Ikasleak eta laguntzaileak parez pare jarrita.

  Egitasmoan parte hartzeko interesa agertu duten 17 lagunak, ordutegiz eta afizioz, bat etorri zitezkeen lau taldetan bildu dira eta hauek, aste honetan hasiko dira elkarrekin geratzen. Batzuek gaur, beste batzuk bihar.

  Berbalaguna egitasmoa ez da berria Oñatin. 2013ko apirilean jarri zen martxan. Orain abian jartzen dena, programak beteko duen laugarren ikasturtea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!