Zerbitzuak
Norbaitek zu orientatzea nahi baduzu, harreran topatuko gaituzu.
Norentzako da Etxia?
Emakumeek zuzendutako ekipamendu publikoa da Etxia. Lau printzipiotan oinarritzen da proiektua: feminista, intersekzionala, ahalduntzailea eta komunitarioa. Herritar guztiei zabalik dago. Herritarren eraldaketa feministan interesa duen orok Etxian bere tokia izango du.
Eskaintzen ditugun zerbitzu nagusiak:

Aholkularitza psikologikoa
Autozainketarako eta ongizate emozionalerako gunea da. Aholkularitza, prebentzioa eta ahalduntzea helburu, askotariko egoera konplexuak bizitzen ari diren emakumeentzako zerbitzua da.

Aholkularitza juridikoa
Emakumeenganako indarkeria, diskriminazio eta eskubide-urraketen aurrean, informazioa eta aholkularitza eskaintzen da. Zatoz eta informatuko zaitugu.

Ikastaroak eta taldeak
Herritarrok geure eskubideez eta pribilegioez jabetzen gara, autonomia eta konfidantza lantzen ditugu, eta sareak sortzen ditugu beste herritar batzuekin, eraldaketa feministarako.
Informazioa eta arreta
Zuk edo zure inguruan norbaitek bizi egoera zaila bizi badu, indarkeria pairatzen ari bazara eta egoera hori partekatzeko beharra baduzu, zatoz.
Arreta espezializatua emango dizugu. Zatoz, zu entzuteko gaude.
Zer egiten da Etxian?
Emakumeen ahalduntze feminista eta saretzea sustatzen dugu.- Feminismoaren gaineko lanketa politikoa egiten da eta ikuspegi intersekzionala lantzeko konpromisoa dugu.
- Izateari eta egoteari leku egin nahi dio. Etxean egotera, zure lagunekin egotera eta ondo pasatzera etor
zaitezke. - Taldeen autonomia eta auto antolakuntza indartu nahi ditugu.
- Indarkeria matxistaren prebentzio, arreta eta erreparaziorako espazioa da.
- Errespetuzko espazioa da, eskuzabala eta atsegina. Hemen aske senti zaitezke; muga edo posizionamendu alderdikoi edo erlijiosorik gabeko tokia da.
- Gobernantza eredu partekatua dugu: Udalaren eta herritarren artean zuzentzen dugu proiektua.
- Herriko eragileen dinamikei lekua egin eta horietan eragin nahi dugu.