Oñatiko udala

Aholkularitza juridikoa

18 urtetik gorako emakumeentzako.

Egoera hauetan lagundu zaitzakegu:

  • Salaketa jartzea pentsatzen ari bazara edo salaketa jarri ondoren orientazioa behar baduzu.
  • Banaketa eta dibortzio prozesuen inguruko informazioa edo orientazioa behar baduzu: haurren eskubideak, mantenu-pentsioen ordainketak, etab.
  • Indarkeria matxista eta Atzerritartasun Legearekin lotutako gaiak.
  • Lan eskubideen urraketak: jazarpena, diskriminazioa, etxeko langileen eskubideei buruzko informazioa, etab.

Hitzordua hartzeko deitu (943 71 64 04) edo idatziguzu.