Uda kanpaina 2026

Card image cap
  • - Txanda bakarra: ekainaren 29tik uztailaren 24ra.
    - 1. Txanda: ekainaren 29tik uztailaren 10era.
    - 2. Txanda: uztailaren 13tik 24ra.

    Kontsultak/ zalantzak/ datu zuzenketak: Zubikoa kiroldegia 943716375 egaretxana@onati.eus

  • 943716375
  • egaretxana@onati.eus
  • GARRANTZITSUA.- Datu pertsonalen artean harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa agertu behar dira.

    zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean zure helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia eguneratzeko: sartu ezkerreko menuan "nire datuak", "Datu pertsonalak". Zuen seme-alaba inskribatzeko ezkerreko menuan sartu familia-unitatean eta sakatu "aldatu" izena eman nahi duzun seme-alaba aukeratzeko.

Kirol ekintzak

IZEN-EMATEA ETA ZOZKETA

Udako Kanpainarako izen-ematea bi modutara egin daiteke: zubikoakiroldegia.oñati.eus atarian eta kiroldegiko harreran (9:00-13:30/15:00-19:00).

  • Izena emateko epea: Martxoaren 16tik 29ra. Izen-ematea online Zubikoa web-etik eta Kiroldegiko harreran presentzialki egin ahalko da.

  • Zozketa: Apirilaren 1an (egun berean komunikatu dira zozketaren emaitzak).

  • Bajak: Apirilaren 13tik 17ra bitartean. Libre geratzen diren plazak betetzeko, itxaron-zerrendan daudenei deituko zaie eta alta berriak egin ahal izango dira. 
    (Baja eskaera Kiroldegiko harreran, soilik, egin ahalko da).

  • Maiatzaren 4tik ekainaren 17ra plaza libreetan izen-emateko aukera zabalik egongo da, eta izen-ematea presentzialki egin beharko da Kiroldegiko harreran.

 

ADI:
Txanda bakoitzean gehienez 3 jardueratan eman daiteke izena, eta jarduera bakoitzean gehienez 3 ordutegietan. Plazak banatzeko, jarduera bakoitzeko zozketa egingo da txanda bakoitzean, jarduera bakoitzerako gutxieneko eta gehieneko kopuruaren arabera.
Izen-ematea web bidez eginez gero, sistemak ez du mugatzen nahi adina jardueratan inskribatu ahal izatea. Baina izena hiru jarduera baino gehiagotan emanez gero, soilik zerrendako lehen 3 jarduerak hartuko dira kontuan zozketarako.

Web bidez izena emateko ezinbestekoa da:

  • zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean erregistratuta egotea, abonatu gisa edo ez-abonatu gisa. Bi kasuetan, udako kanpainako informazioa eskuratzeko gako batzuk lortzen dira.

  • Adin bakoitzerako dagoen eskaintzara bakarrik sartu ahalko zara. Beraz, garrantzitsua da inskribatu beharreko haurren jaioteguna behar bezala sartuta edukitzea kiroldegiko datu-basean. (Aldaketak Zubikoako kiroldegian).

_________________________

- JARDUEREN ESKAINTZA