Ekitaldiak
Sail honetan urtean zehar euskaltegian burutzen ditugun kanpo-ekintzak edo ekintza osagarriak sartzen joango gara. Era askotakoak izaten dira horiek: hitzaldiak, irteerak, txangoak, solasaldiak, kantaldiak, afariak … Eta gehienak herritar guztientzat irekiak izaten dira, herritarrek kaleko haize freskoa ekartzeaz gain, euskaltegiko dinamika bizi eta gozatzeko eta ikasleek, berriz, herriko jende euskalduna ezagutzeko eta eurekin nahasteko aukera izan dezaten. Sinbiosi hori mesedegarria suertatzen baita batzuentzat zein besteentzat, ekintza hauen helburua euskararen irakaskuntza bizkortzea eta marko akademiko hutsetik ateratzea dela kontuan harturik.
Hona hemen 2019-20 ikasturtean antolatu ditugun ekintzak:
- Pako Aristi izan genuen “Euskara, itxaropen bat iraganari” izeneko hitzaldia ematen. 2020ko martxoaren 12an
- Leire Zinkunegi Orioko ipuin kontalaria izan genuen gure artean Basoaren alaba kontakizuna eskaintzen. 2020ko urtarrilaren 23an
- Mikel Bringas Donostiako bidaiaria izan genuen gure artean ‘Bizibidaiatzeko irlak’ filma emateko. 2019ko azaroaren 21ean
2018-19 ikasturtekoak:
- Olabarrieta auzoa hobeto ezagutzen. Han hiru leku ikusi genituen: latsarria edo labaderoa Ugarte auzunearen batera, Ander Lizarralderen eskutik; eliza, Bernabe Belategieta eta Angel Agirrerekin eta auzoko elkartea Amaia Diaz de Monasterioguren eta Axun Loidirekin. 2019ko maiatzaren 21ean
- Felipe Uriarterekin solasaldia Koskulak (7.028 m.) mendia eta Zetaren Bidearen gainekoa. 2019ko otsailaren 21ean
- Ikus-entzunezko eder bat izan genuen euskaltegian Legazpiko Julian Auzmendik emana; haren izenburua ‘Kameraren begitik, naturari klik-klik’. 2018ko azaroaren 22an
2017-18 ikasturtekoak:
- Olateko indarretxea eta Urrusulako errotako uratsak ezagutzen izan ziren euskaltegiko ikasle irakasleak eta bertan Pello Santa Cruz langilearen eta Jose Luis Madinabeitia baserriko semearen azalpenak entzun zituzten gustu handiz. 2018ko maiatzaren 17an
- Edu Zabala Garagartza idazlea eta irakaslea, 2015ean idatzi zuen liburua komentatzen: Inauteria, gizakia naturaren kontra. 2018ko otsailaren 8an
- Amaia Diaz de Monasterioguren Oñatiko dietista, Udazkena, elikadura eta gorputzaren gainean berbetan. 2017ko azaroaren 23an
2016-17 ikasturtekoak:
- Ikasturte amaierako txangoa: Bizkaiko Atxondo bailarako Arrazola auzora. 2017ko ekainaren 16an
- Maria Cruickshank aktore oñatiarrarekin izan genuen solasaldia. 2017ko maiatzaren 25ean
- Barreterapiako saioa euskaltegian, Zorione Aperribay Arrizabalaga, Aretxabaletako psikologoa eta Barreterapian ere espezializatutako teknikariaren eskutik. 2017ko otsailaren 2an
- Hitzaldia, "Etiopia: anitza eta bakarra", 2016ko azaroaren 24an .
Karmen Arizmendi eta Rikardo Hernandez, irakasle ohien eta esperientzia handiko bidaiarien eskutik.
Ezkerretik eskumara hauek ageri dira: |
Ezkerretik hasita Karmen Arizmendi hizlaria |
2015-16 ikasturtekoak:
- Kurtso amaierako afaria: 2016ko ekainaren 23an
- Markel Irizar Aranburu Oñatiko txirrindulari profesionalaren solasaldia, 2016ko apirilaren 21ean.
- Zuberoako maskaradak ezagutzeko egindako txangoa, 2016ko apirilaren 10ean.
- "Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854). Andre argi baten ikurrak" hitzaldi-tailerra, 2016ko urtarrilaren 28an.
- Hitzaldia, "Vasco-navarroaren trena: burdinbide zaharra", 2015eko azaroaren 26an.
2014-15 ikasturtekoak:
- Herriko euskaldun berri eta ikasleen artean egindako solasaldia, 2015eko martxoaren 26an.
- Zuberoako maskaradak ezagutzeko egindako txangoa, 2015eko martxoaren 14an.
- Reyes Prados kazetariaren hitzaldia, 2015eko otsailaren 12an.
- Bedita Larrakoetxearen biografiaren aurkezpena, 2014ko urriaren 23an.