Kartel lehiaketa 2021

Aurten, bigarren urtez, ez dira jaiak antolatuko. Nola bizi duzu egoera? Islatu zure bizipena kartel batean. Animatu eta parte hartu!

OINARRIAK

1. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

2. Formatua: Digitala soilik. Mezu elektroniko bat bidaliko da kartela PNG, JPG edo PDF formatuan (Originala formatu ez-digitalean eginez gero, egilearen esku geratuko da, eta egileak haren irudiak bidali beharko ditu).

3. Kolorea eta teknika: librea.

4. Hizkuntza:euskara.

5. Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.

6. Aurkezteko epea: 2021eko irailak 16, 20:00etan (ordutegi horretatik kanpo bidalitako e-postak ez dira kontuan hartuko).

7. Bidalketarako helbide elektronikoa:
- kultura.idazkaritza@onati.eus
- Mezuan honako hau agertu beharko da: Kartel lehiaketa 2021.
- Izen abizenak eta telefonoa.

8. Informazio-telefonoa: 943-780353.

9. Saria: 500€.

10. Kartel irabazlea hautatzea: internet bidezko bozketa librea, irailaren 17tik 23ra. Esteka, sare sozialetan eta web orrian zintzilikatuko da.

11. Aurkeztutako lan orok behar bezala kudeatuta izan behar ditu kartelean agertzen diren argazki, ilustrazio edo baliabide grafikoengatiko eskubideak, baldin eta irudi-bankuetatik badatoz edo aurkeztutako lanaren egileak egin ez baditu. Oñatiko Udalak uko egiten die aurkeztutako lanen edukiak hirugarrenei buruz sor ditzakeen erreklamazioetatik eratorritako erantzukizunei.

12. Aurkeztutako lanak jendaurrean erakutsi ahal izango dira.

13. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.