Auzoko
Euskarara hurbildu nahi dutenei harrera egiteko ekimena
AUZOKO EGITASMOAREN IREKIERA
Auzoko egitasmoak HAMALAUGARREN ikasturteari hasiera emango dio datorren urrian Oñatin. Aurkezpen ekitaldia urriaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Eltziako hirugarren solairuan.
ZER DA?
Auzoko Oñatiko herritarren topalekua da. Herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen da Auzokon, eta pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea du xede. Hortaz, euskarara eta euskararen mundura harrera egiteko eta herriko elkarbizitza osasuntsua eraikitzeko ernamuina da Auzoko egitasmoa.
NORK PARTE HARTU DEZAKE?
Auzokon herritar orok hartu dezake parte. Parte hartzaileak bi perfilen arabera banatzen dira: euskaratik urrun bizi direnak eta euskaratik gertu bizi direnak. Biek ala biek jokatzen dute oso rol aktiboa eguneroko saioetan: euskaratik gertu bizi diren herritarrak (Auzotarrak) euskararen mundua gerturatzen die gainontzekoei, eta euskaratik urrun bizi direnek (Auzokideek), aldiz, beraien hizkuntza aniztasunaz gozatzeko eta ikasteko aukera eskaintzen die gainontzekoei.
FUNTZIONAMENDUA
Astean behin, asteazkenetan, elkartuko da auzokoko taldea. Asteroko saioez gain, herritarren arteko eta eragileen arteko harreman sareak sendotzeko, hilabetero ekintza osagarria antolatuko da.
NOLA EMAN DEZAKET IZENA?
Parte hartzea guztiz doakoa da guztientzat, eta hainbat modutara eman daiteke izena: telefonoz (Oneka Anduaga: 688 65 12 05), helbide elektronikora idatzita (onatikoauzoko@gmail.com), Instrgrameko kontura mezua bidalita (@auzokoonati), edo urriaren 15eko aurkezpen ekitaldira edo asteazkeneroko saioetara gerturatuta.
Izena emateko, edo edozein zalantza argitzeko ere bide hauetatik egin dezakezue
