Oñati Irratiaren historia laburra

Oñati Irratiaren lehen emanaldia 1991ko maiatzaren 11n izan zen. 1993ko otsailaren 25eko Osoko Bilkuran Oñati Irratia legeztatzea erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari dagokion administrazio-kontzesioa eskatu zitzaion.

Lau urte beranduago, 1997an, irrati zabalkunde zerbitzu publikorako baimena eskuratu zen.

Oñatiko Udalak, irratia, herritarrei zerbitzu berri bat eskaintzeko asmoz sortu zuen. Sorkuntza hau zenbait faktorek eragin zuten:

  • Herritarrek informazio hurbila eskuratzeko zuten egarria.
  • Herriaren eta inguruaren orografia menditsuak, irrati-eskaintza mugatzen zuen.
  • Euskararen erabilera normalizatzeko bide egokitzat jotzen zen.
  • Herrian zegoen kultura dinamikaren isla eta bultzatzaile izan zitekeen.

Une hartan 10 oñatiarretatik ia bederatzi (%89) euskalduna zela kontutan hartuz zerbitzu berria euskara hutsez eskaintzea erabaki zen. Gaur egun ere halaxe mantentzen da.

Oñati Irratia sendotuz joan den heinean, emanaldi orduak ugaldu dira. Programazio eredu eta saio ezberdinak frogatu dira eta herritarren zuzeneko parte hartzea bultzatzeko hainbat ekimen burutu dira.

Gaur egun Oñati Irratia herritar talde handi baten erreferentzia da. Eguneroko lanean, irrati emanaldien kalitatea hobetu eta entzuleen interesak hobe asetzeko helburuari tinko heltzen dio.

25. urteurreneko azken saio berezia Zubikoa kiroldegitik

25. urteurreneko laugarren saio berezia udaletxetik

25. urteurreneko saio berezia Gaztelekutik

25. urteurreneko saio berezia kultur etxetik

25. urteurreneko saio berezia Turismo Bulegotik