Kontzejupetik Aldizkaria

K284_azala_web.jpg
Hemeroteka

Kokapena

Olakua Dorrea (Olakua auzunea)
20.560 OÑATI

Kontzejupetik aldizkariko kazetaria: Iñigo Arregi
Publizidade arduraduna: Aratz Losada

Tfnoa: 943 78 20 72
Fax: 943 78 19 86
E-maila: kontzejupetik@onati.eus

Oñatiko Udal Aldizkaria. Udaletxean hartzen diren erabakiak eta herri mailako gizarte, kultura, kirol, politika nahiz ekonomia arloko gaiak euskara hutsean jorratzen dituen hilabetekaria. 1992ko irailean sortua, gaur arte 200 zenbaki baino gehiago argitaratu dira, hilabeteko maiztasunez (Aurretik, 1988ko urtarrila eta 1991ko abendua artean 13 zenbaki argitaratu zituen Udal Euskara departamentuak, maiztasun finkorik gabe).

Hilabeteko lehenengo ostegunetan kaleratzen da aldizkaria, abuztuan izan ezik. Urtean 11 zenbaki. Herriko etxe, denda, elkarte eta bestelako erakunde guztietara banatzen da, dohain.

 2015 urteko maiatzean zenbait aldaketa egin ziren aldizkariaren diseinu eta edukietan.

  Ibilian ibilian 250. zenbakira iritsi da Kontzejupetik aldizkaria, eta erabaki dugu
une egokia zela aldaketa edo berrikuntza batzuk egiteko.
Lehenengo aldaketa, aldizkariko paperean antzemango zenuten, ziurrenera.
Aurrerantzean birziklatutako paper ekologikoan inprimatuko dugu.
Aldizkariaren diseinua ere berritu dugu, azal eta mami, atal berriak sartuz. Beste
berrikuntza inportante bat ere bada: “anaia txikia” jaio zaio Kontzejupetik
aldizkariari. Martxoaz geroztik asteroko boletin elektronikoa argitaratzen hari gara,
udaletxeko eta herri mailako azken albiste eta deialdiekin, eta kultur agendarekin.
Horrez gain, sare sozialetan (Twitter eta Facebook) eta udalaren webgunean
(www.oñati.eus) areagotu egin dugu gure presentzia. Beraz, eguneroko albiste eta
deialdiak euskarri horien bidez zabalduko ditugu aurrerantzean, eta Kontzejupetik
aldizkaria gaiak sakonago lantzeko erabiliko dugu.