Oñatiko udal kirol zerbitzuak: normaltasunera egokitzeko plangintza

Oharra: Debagoiena kirol txartela eta igerileku zerbitzua

  SARS-COVID-19 birusak eragindako salbuespen eta larrialdi egoera honen deseskalatze fasean Oñatiko Udalak ekainaren 15ean ekingo dio Udal kirol eta jarduera fisiko zerbitzuak emateari.

Horretarako Udal kirol zerbitzuak plan bat garatu du, instalazioak modu mailakatu eta progresibo batean irekitzen joateko.

Ondorengo taulan islatzen da irekiera prozesua:

Kod. Instalazioa Zerbitzua Hasiera data
1 Zubikoa Kiroldegia / Osasun Zentroa PoZ (Osasun aholkularitza zerbitzua) Ekainak 8
2 Zubikoa kiroldegia Kirol  kantxen  erreserba  –  Fit-Bike  zerbitzua (jarduera ez gidatua) Ekainak 15
3 Larrañako pilotalekua Kantxaren erreserba Ekainak 15
4 Azkoagain futbol zelaia Entrenamendu federatuak Ekainak 15*
5 Eltziako kiroldegia Fitness/Gimnasio zerbitzua Ekainak 22
6 Zubikoa kiroldegia Fitness ekintza gidatuak Uztailak 1

* Instalazioan programatuta dauden lanen garapena baldintzatuko ditu erabilera aukerak.

 

  Zerbitzua ematen hasteko plan honen helburua da instalazio horien erabiltzaileen segurtasuna eta higienea bermatzea eta COVID-19 birusaren hedapena saihestea. Hori dela eta, Udal kirol zerbitzuak hainbat neurri prebentibo hartu ditu kirol-espazio ezberdinetan, bere eremu nagusi (joko eta jarduera espazioak) eta osagarrietan (sarrerak, pasabideak, biltegi, aldagela eta komunetan) egokitu eta betebeharrekoak.

  Zer esanik ez dago neurri hauen ezaugarriak, epeak nahiz baldintzak aldatzen joango direla Espainia estatuko eta Eusko Jaurlaritzako gobernuetako aginte sanitarioek argitara emango dituzten lege eta dekretoen arabera. Ohar honetan jasotzen diren neurri prebentiboak eta zerbitzuen antolaketa horiei egokitzen joango dira ezinbestean, beraz, aldatuko dira.

Ikus ditzagun, instalazioz-instalazio zein neurri jarriko diren abian zerbitzu ezberdinetan:

 

1. PoZ ZERBITZUA (OSASUN AHOLKULARITZA ZERBITZUA)

  PoZ zerbitzuaren helburua eta jatorria osasunaren sustapena izanik, Oñatiko Osasun Zentroan gauzatu izan da larrialdi egoeran sartu arte. Diagnostiko fasetik hasita, jarduera eta ekintza ezberdinen preskripzioa eta horren jarraipena Osasun Zentroan egin izan da, baina larrialdi egoeran Osasun Zentroak zerbitzu estrategikoa bihurturik ezinezkoa da egun zerbitzu osagarri hau bertan ematea. Horrela bada, kontsulta telefonikoak egiten hasiko dira zerbitzua ematen dituzten aholkulariek. Saio prezentzialak egitea behar izanez gero horiek Zubikoa kiroldegian egingo dira aurrez kudeatutako hitzorduetan. Aholkularitza zerbitzua ATHLON S,COOP enpresak emango du aurrerantzean. Zerbitzu telefonikoa izanik behinik-behin, ez du neurri prebentibo berezien beharrik. Saio praktikoak egiten badira Zubikoa Kiroldegiko ekintza prebentiboen protokoloari jarraiki burutuko dira horiek.

 

2.  ZUBIKOA KIROLDEGIA

a.- Zerbitzuak

Honako zerbitzuak emango ditu kiroldegiak:

  • Udal  kirol  zerbitzuko  informazioa:  elkarteei  dirulaguntzak,  ekintzen  izen-emateak,  instalazio erreserbak, udal tramiteak, etabar.
  • Kirol kantxen erreserba: kantxa urdina* – pilotalekua – tenis kantxak
  • Fit-bike gela: monitore batek gidatu gabeko banakako txirrindularitza jarduera.
  • Pilates gela: monitore batek gidatu gabeko banakako jarduera lasaia.
  • Aldagela eta dutxa zerbitzua.
  • WC
  • Takillak

* Kirol-espazioan Udalak, halabeharrez, kirola ez den bestelako zerbitzu batzuk antolatu ahal izango ditu espazioaren premia badu (azoka, adibidez). Horrek baldintza dezake kantxaren erreserba aukerak. Bestalde, eta Osasun  Publikoak baimendu bitartean, ezingo da espazioa erreserbatu taldeko kiroletan aritzeko.

 Kirol-espazioen edukierak gehienezko erabilera zehaztuko du (ikus “Edukiera” atala). Kiroldegiko Harrera zerbitzuan erabilera eta erabiltzaile kontrola egingo da, urteko lehen hiruhilabetean bezala. Hura izango da informazio gunea baita ere.

 

b.- Zerbitzu egutegia eta ordutegia

  2020rako onartuta dagoen zerbitzu egutegian ez da aldaketarik egingo, larrialdi sanitarioak baldintzatzen ez badu. Astegunetako zerbitzu ordutegian, 15:00etatik 16:30etara instalazioaren garbiketa eta desinfekzioa egingo da instalazioa itxi gabe.

 

d.- Garbiketa eta desinfekzioa

  Instalazioko garbiketa zerbitzuaren lan egokia bezain garrantzitsua izango da langile eta erabiltzaileen ardura eta jokabidea. Biak bat eginez praktikarako testuinguru segurua bermatuko dutelarik. Horretarako batetik instalazioaren garbiketa eta desinfekzio zerbitzua errefortsatu egingo da eta erabiltzaile orori zenbait garbiketa eta deisnfekzio ekintza prebentibo egitea eskatuko zaio, hala nola;

  • Eskuak garbitzea eta desinfektatzea
  • Segurtasun distantzia gordetzea (2 m),
  • Jadueran erabilitako materiala eta ekipamendua bertan egongo diren ekoizkinekin desinfektatzea, erabili ondoren.

Garbiketa eta desinfekzio produktuak instalazioko gune ezberdinetan egokituko dira erabiltaileek erabiltzeko. Bestalde, egunean instalazioaren garbiketa bi egingo dira, esan bezala garbiketa bat eguerdian, eta bestea zerbitzua ixterakoan.

Instalazioaren araudi eta gomendioen berri emango da kartelen bidez.

 

e.- Edukiera*

* Jarduera fisikoa eta kirola egiteko edukiera gomendatua.

Instalazioa Pertsonak / Edukiera
Pilotalekua 4*
Fit-bike gela 10
Pilates gela 8
Tenis kantxa 4
Kantxa urdina Kirol jardueraren arabera

 * 4 pertsona baino gehiago erabili behar badute eskaera egin behar da kiroldegiko harreran.

 

3. LARRAÑA KIROL-GUNEKO PILOTALEKUA

  Ohi bezala, erabilera ordenantzak jasotzen duenaren arabera emango da zerbitzua, Zubikoa kiroldegiko jolas-espazioak erreserbatzen diren neurri sanitario-prebentibo berdinen proposamenarekin. Zubikoa kiroldegian egin behar da erreserba.

 

4. AZKOAGAIN FUTBOL ZELAIA

  Aloña-Mendi KEko futbol sailak taldeko  entrenamenduak –banakako entrenamendu eran antolatuak- antolatu ahal izango ditu Udalaren baimenarekin.

 

5. ELTZIA KIROLDEGIA*

* Eltzia kultur-guneko autokudeaketarako asanbladarekin koodinatu behar da Eltziako gimnasioaa zerbitzua ematen hastea.

a.- Zerbitzuak

Honako zerbitzuak emango ditu kiroldegiak:

  • Eltzia kiroldegia zerbitzuko informazioa
  • Gimnasioa: 3 geletan antolatuta
  • Aldagela zerbitzua.
  • WC
  • Takillak

  Kirol-espazioen edukierak gehienezko erabilera zehaztuko du (ikus “Edukiera” atala). Kiroldegiko Harrera zerbitzuan erabilera eta erabiltzaile kontrola egingo da.

  Telefonoz (943716375 Zubikoa Kiroldegia) eta kiroldegietako harreretan egin ahal izango den txanden erreserben bitartez joan ahal izango du gimnasiora abonatuak. Beraz, aurretiko zita egin beharra dago. Egunetik egunera egin ahal izango da erreserba, eta erabilera egin ondoren, eta hurrengorako eskaera, egun bat pasa ondoren egin ahal izango da. Lekua dagoen txandak baita ere erreserbatu ahal izango dira egunean bertan. 2 orduko jarduera txandak antolatuko dira egunean zehar, nahiz eta ordu beteko (gehienez bi orduz) lekua erreserba daitekeen. Kiroldegia eguerdian 1,5 orduz itxiko da garbiketa eta desinfekzioa egiteko.

 

b.- Zerbitzu egutegia eta ordutegia

  2020rako onartuta dagoen zerbitzu egutegian ez da aldaketarik egingo, larrialdi sanitarioak baldintzatzen ez badu. Astegunetako zerbitzu ordutegian, esan bezala, 1,5 orduko etena egingo da eguerdian instalazioaren garbiketa eta desinfekzioa egiteko; 13:30etatik 15:00etara.

 

d.- Garbiketa eta desinfekzioa

  Zubikoa kiroldegiko garbiketa eta desinfekzio protokolo berdina egingo da, zerbitzura egokitua.

 

e.- Edukiera Jarduera fisikoa eta kirola egiteko edukiera gomendatua.

* Jarduera fisikoa eta kirola egiteko edukiera gomendatua.

Instalazioa   |    Pertsonak - Edukiera

  • Gimnasioa / Gela 1: 10
  • Gela 2:  8
  • Gela 3: 12

 

6.- ZUBIKOA KIROLDEGIA: FITNESS EKINTZA GIDATUAK

16 urte gorako fitness ekintzen programari hasiera emango diogu uztailaren 1ean urtero lez. Zerbitzua E-GOITEK enpresak emango du.

Hau izango da eskaintza:

Uztaileko fitness-ekintzak_2020.jpg

 IZEN EMATEAK, ZUBIKOAN, EKAINAREN 15etik 25era

 

Zubikoa kiroldegiko garbiketa eta desinfekzio protokoloa aplikatuko da.

UDAL KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO IRIZPIDEAK ETA GOMENDIOAK

Irizpideak/Arauak

  • Sartu eta irten aurretik eskuak gelakin garbitu.
  • Erabiltzen duzun materiala eta ekipamendua garbitu eta desinfektatu erabili ondoren.
  • Nork bere toalla ekarri behar du.
  • Nork bere ura ekarri behar du.
  • Ez elkartrukatu materiala edo ekipamendua aurrez desinfektatu gabe.
  • Segurtasun distantziak mantendu (2 m), eta ezin denean maskara erabili.
  • COVID-19 birusaren sintoma medikuak izanez gero ez etorri kiroldegira.
  • COVID-19 birasurekin kutsatuta degoen, edo ustez duen, edo izan duen pertsona batekin harreman estuan izan baduzu ez etorri kiroldegira.
  • Kiroldegiko langileen jarraibideak bete.

Gomendioak

  • Etor zaitez etxetik kirol jantziz jantzita.
  • Kirola egiteko oinetakoak aldatu kiroldegian sartzerakoan, kirola egiteko.
  • Lurreko ariketak egiteko nork bere esterilla ekartzea.
  • Kaltebera kolektiboko pertsona bazara egin jarduera fisikoa espazio irekietan.