Herriko kirol azpiegituren gaineko plangintza

Oñati Udalak herriko kirol azpiegituren gaineko plangintza egitea aurreikusten du 2017an zehar.

Etorkizuneko beharrak planifikatze aldera, Udalak Talde Eragilea sortzea sustatu du, gai honetan interesa agertzen duten herritarrek prozesuan parte har dezaten.

Momentu honetan, gaur egun herrian dauden kirol azpiegiturak hobetzeko proposamenak lantzeko zereginetan dabil taldea, baita egungo azpiegiturek asetzen ez dituzten bestelako kirol espazio edo ekipamenduen inguruan pentsatzen ere. Honela, datozen hilabeteetan jasotako proposamen guztiak baloratu eta lehenesteko faseari ekin ahalko zaio.

Udalaren eta Talde Eragilearen asmoa izan da oñatiarrei ahotsa ematea proposamenak lantzeko fase honetan.

Horretarako, apirilaren 24 eta 29a bitartean, Zubikoa kiroldegiko harrera gunean hamaika informazio panel egongo ziren erakusketan, orain arteko proposamenak zerrendatzeko. Hortaz gain, herritarren aldetik ideia eta proposamen berriak jasotzeko buzoi bat ere gaitu zen.