Oñatiko Haurreskola

Txiki-txoko-haurreskola.jpg

Kokapena: Olakua auzoa 19, 20.560 Oñati
Koordinatzailea: Laura Romero
Telefonoa: 943 71 64 05
E-maila: oinati.oinati@haurreskolak.net

Helburua

0-2 urte bitarteko haurrei zuzenduta, duten hazkuntza aintzat harturik, ondoko erronka nagusi hauek:

  • Haurraren heziketa, bertan autonomiari, sozializazioari eta afektibitateari garrantzi berezia emango zaie.
  • Gurasoen beharrei erantzutea zerbitzuen bidez.
  • Bi erronka nagusi horiek lortzeko eta helduen zein haurren arteko komunikazio ona hobetzeko, zerbitzuak berebiziko garrantzia ematen die adaptazioari, elkar ezagutzeari, konfiantza eta haurren segurtasun mailari.

Komunitate zerbitzua denez, haur eskola irekita dago Oñatiko haur guztientzat; herri guztiaren beharrak asebete beharko ditu, plaza kopurua izanik muga bakarra.

Ezaugarriak eta funtzionamendua

Honako hauek dira Haurreskolak dituen identitate ezaugarriak:

  • Hezkuntzari dagokionez, metodo pedagogiko egokiena eta bizi duen kultur giroa hartuko dira kontuan. Aldi berean, gure hizkuntzak duen egoeraz jabeturik, tresna edo baliabide egokia izango da, haurrek txiki txikitatik euskara ikas dezaten.
  • Behar fisikoei erantzuna ematea, hala nola, elikadura egokia, osasun araketa eta zainketak maiz, familia eta eskolako hezkuntzaren artean traumarik ez izatea, sormena lantzea, umearen gaitasun afektiboak, intelektualak zein psikikoak garatzea, umearen barruko eta kanpoko mundua, eskolaurreko hezkuntza, eta sormena garatzea etab.
  • Zentroaren funtzionamendua demokratikoa eta anitza da, hezkuntzaren helburuak lortzeko funtsezko protagonista izango dira guraso eta tutoreak eta horiek parte hartzea bultzatuko da.
  • Zentroaren irakaskuntza hizkuntza euskara izango da eta dagokion metodologiaren bidez, hizkuntza hori irakatsiko zaie, baita ama-hizkuntza euskara ez duten haurrei ere.
  • Zentroak izaera laikoa eta pluralista izango du, guraso eta hezitzaileen iritzi filosofiko, politiko edo erlijiosoa errespetatuz.
  • Seme-alabak hezten jarraitu behar duten ikastetxea aukeratzeko askatasuna bermatuko die zentroak guraso eta tutoreei

Egutegia/ordutegia

Urteko hilabete guztietan eskaintzen da zerbitzua abuztuan izan ezik.

Goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00ak arte.

Oharra: Gutxienez 3 haurren gurasoek eskaera eginez gero, ordutegia luzatu daiteke. Ordutegia 18:30ak arte luzatu daiteke.