Udako zaintza zerbitzuko informazioa eta betebeharrak

Zinpeko aitorpena (derrigorrezkoa)

 
1.- Udako zaintza hezitzaileko protokoloa
1.1.- Eguneroko zerbitzuaren aurretik etxean bete beharreko urratsak
1.2.- Eguneroko zerbitzuak iraun bitartean&lt
-- Pdf formatuan

2.- Udako zaintza zerbitzua - Prebentzioko eta jarduteko protokoloa, Covid-19 gaitzarekin kutsatzeko arriskua dagoenean edo kutsatutakoan
2.2.- Prebentzio-neurriak
2.2.1.– Kontrol-neurriak, jarduerari ekitean: nork bere burua kanpoan uztea, eta sintomen zaintza aktiboa parte-hartzaileen eta profesionalen artean.
2.2.2.– Transmisioa prebenitzeko neurriak.
-- Pdf formatuan

3.- Udako zaintza zerbitzua - Jarduketa, Covid-19 gaitzaren kasu positiboren bat hautemanez gero jardueran.
-- Pdf formatuan

 

1.- Udako zaintza hezitzaileko protokoloa

  Zerbitzua uztailaren 1etik uztailaren 24a bitartean emango da, aurrez izen emandako familia eta haurrei zuzendua egongo da. Goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara bitarteko iraupena izango du. Taldeak 13 haur eta 2 hezitzailez osatuta egongo dira. Bakoitzak topaleku propioa izango du, aurrez koordinazioak jakinaraziko duena.

COVID-19ak sorrarazi duen testuinguruan udako programako ekintzetako parte hartzaileek eta euren guraso/tutoreek ondoko arautegia onartu behar dute. Guztion konpromisoa beharrezkoa izango da.

 

1.1.- Eguneroko zerbitzuaren aurretik etxean bete beharreko urratsak:

0.- Haurra arrisku taldekoa izanez gero edo arrisku taldeko kideren batekin bizi bada, ezingo du Udako Zaintza Hezitzailean parte hartu.

1.- Haurrak edo senide batek COVID-19arekin loturiko sintomarik badu, ez da zerbitzura joango eta zerbitzuko begirale edo arduradunarekin harremanetan jarriko da egoeraren berri emateko.

2.- Haurrek aurrez emango zaien maskarila ekarri beharko dute. 1,5 - 2 metroko distantzia bermatu ezin diren ekintzetan, maskarila erabili beharko dute.

3.- Sei urtetik beherako haurrak izan ezik, Maskarila gabe etortzen den haurra ezingo da uda programan geratu.

4.- Haur guztiek etxetik tenperatura hartuta eta eskuak garbituta etorri beharko dira. Begiraleak ekintza hasi aurretik haurrari tenperatura hartuko dio eta ondo badago guraso/tutoreari haurra bertan uzteko baimena emango dio. Sukarra ematen badu haurra etxera itzuliko da bere arduradunarekin.

4.- Haurrak jaso eta uzteko lekuetan 1,5 - 2 metroko distantzia mantendu beharko da gainontzeko guraso/tutore eta haurrekiko.

5.- Haur bakoitzak hamarretakoa, ura, eguzkitako krema eta beharrezkoak dituen baliabideak ekarriko ditu eta berak garraiatuko ditu.

6 .- Guraso/tutore legala lokalizagarri egon beharko da edozein ezusteko gertatuz gero gu telefonoz komunikatu ahal izateko.

7.- Topaguneetan mezuak eta kartelak jarriko dira, segurtasuneko jokabideak gogora ekartzeko.

 

1.2.- Eguneroko zerbitzuak iraun bitartean:

1.- Begiraleek osasun zainketarako ohitura batzuk beteko dituzte. Egunaren hasieran tenperatura hartu, haurrak maskarila duen bermatu eta haurrekin eskuak garbituko dituzte. Ordutegian zehar haurrek hainbat aldiz garbituko dituzte eskuak, eta ekintzetan distantziak ahalik eta gehien  mantentzen saiatuko dira. Beraiek izango dira taldearen arduradunak.  

2.- Eskuak garbitzeko, haur guztiek beti eskura izango dute gela, papera, xaboi desinfektantea eta ura.

3.- Kontaktu fisiko handia duten ekintzak saihestuko dira.

4.- Ekintzak aire librean izango dira, arrisku gutxiago dagoen lekuetan. Eguraldi euritsua bada, topalekuak edo herrian dauden estalitako espazioak erabiliko ditugu.

5.- Taldeak ez dira beren artean elkartuko. Talde bakoitzak bere zirkuitu propioa izango du.

7.- Haur batek COVID-19aren sintomak ematen baditu (eztula, sukarra, arnas hartzeko zailtasunak..), guraso/tutoreari jakinaraziko zaio, taldearengandik urrunduko da eta maskarila jarriko zaio. Gero, familiak haurra osasun-zentrora eraman beharko du eta osasun-zerbitzuak dagokion jarraipena egingo du.

8.- Haurrak ezingo du ekintzan parte hartu 14 egunez,  COVID-19arekin gaixorik dagoen norbaitekin egon bada, nahiz eta sintomarik ez azaldu. 14 egun horietan jarraipena egin beharko zaio gaixotasun zantzurik agertzen bada.

9.- Egunen batean haurra ez bada zerbitzura joaten guraso/tutoreak arrazoia jakinarazi beharko dio begiraleari edo koordinazioari.

10.- Haurrak egunero hamarretakoa eta ura ekarri beharko du, eta ezingo du bere lagun taldearekin banatu.

11.- Debekatuta daude familiakoen bisitak

 

2.- Prebentzioko eta jarduteko protokoloa, Covid-19 gaitzarekin kutsatzeko arriskua dagoenean edo kutsatutakoan.

2.2.- Prebentzio-neurriak

2.2.1.– Kontrol-neurriak, jarduerari ekitean: nork bere burua kanpoan uztea, eta sintomen zaintza aktiboa parte-hartzaileen eta profesionalen artean.

– COVID-19 gaitzarekin bateragarriak diren sintomen zerrenda oraindik luzatu berri da, eta honako hauek dira: sukarra, eztula edo airea falta delako sentsazioa eta eztula, eta sintoma atipikoak, hala nola odinofagia, anosmia, ageusia, giharretako minak, beherakoak, bularraldeko mina eta zefaleak.

– Parte-hartzaileak ez du bertaratu behar edo ezin du jardueran parte hartu COVID-19 gaitzarekin zerikusia izan dezakeen ezein sintoma sumatzen badu.

– Parte-hartzaileak ez du bertaratu behar edo ezin du jardueran parte hartu gutxienez 14 egunez, COVID-19 gaitza izan duen pertsona batekin hurbileko kontaktua izan badu pertsona horrek sintomak zituen bitartean (bizikideak, familiakoak eta leku berean gutxienez 15 minutuz 2 metroko tartera baino gutxiagora egon diren pertsonak), edo pertsona harekin espazio berean pertsonen arteko distantzia gorde gabe egon bada, nahiz eta sintomarik ez eduki. 14 eguneko epealdi horretan, jarraipena egin behar da, gaixotasunaren zantzuak agertzen diren zaintzeko.

– Parte-hartzaileak jardueran parte hartu ahal izango du, bere erantzukizunpean, zaurgarria bada edo zaurgarria den pertsona batekin bizi bada; zaurgarria izan daiteke adinagatik, haurdun egoteagatik edo lehendik gaitzen bat edukitzeagatik (hala nola hipertentsio arteriala, gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, biriketako gaixotasun kronikoa, minbizia edo immunoeskasia).

2.2.2.– Transmisioa prebenitzeko neurriak.

– Higiene-jardunbide osasungarriak irakastea, sustatzea eta indartzea, langile eta parte-hartzaile guztien artean. Jarduerari hasiera eman aurretik, antolatzaileek informazioa jakinaraziko dute, eta han berariaz adieraziko dute zer neurri ezarri dituzten segurtasunaren, jokabidearen eta higienearen alorrean, bai eta erabiltzaileek zer jarraibide bete behar dituzten instalazio barruan ere. Hartara, aldez aurretik egongo dira arau horien jakinaren gainean.

– Jardueraren arduradunek zainduko dute jarduera segurua dela; horretarako, ezarritako segurtasun-protokolo eta -neurri guztiak behar bezala beteko dituzte.

– Garbiketako eta desinfektatzeko egitekoak ugaritzea, laneko higienearen eta osasunaren alorreko agintari eskudunek emandako gomendioak betez. Instalazioetan higieneko eta prebentzioko neurrien seinaleak jartzea, haien berri izan dezaten pertsona guztiek; horrezaz gain, seinale bereziak jartzea eremu jakinetan, hala nola komunetan, korridoreetan, sarreretan, ...

– Parte-hartzaileek edo haien legezko tutoreek izango dute COVID-19 gaitzarekiko norberaren egoeraren erantzukizuna, COVID-19 gaitzarekin zerikusia duen adierazitako sintomaren bat baldin badu. Eta protokoloetan adierazitakoa bete beharko dute.

 

3.- Jarduketa, Covid-19 gaitzaren kasu positiboren bat hautemanez gero jardueran.

– Norberaren konpromisoa segurtasuneko eta higieneko neurriekiko. Osasun arloak jarritako seguritate eta higiene arauak irmoki bete behar dira. Parte-hartzaileei eta euren arduradunei gogorazten zaie bakoitzak nork bere osasunaren erantzukizuna duela, eta higieneko eta prebentzioko neurriak errespetatu behar dituztela, eta ez dutela jardueretan parte hartzera joan behar inola ere, baldin eta sintomak edo ondoezak badituzte.

– Jarduketa, parte-hartzaileren batek COVID-19 gaitzaren sintomak izan daitezkeenak baldin baditu.

Transmisio komunitarioko egoeran gaudenez, oso kontuan hartu behar da COVID-19 kasuak izan daitezkeela gaitzarekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsona guztiak.

Halako kasuak behaketa bidez identifikatuko dira, edo parte-hartzaileek jakinarazita. Parte-hartzaile batek COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituenean edo jardueran zehar langile batek síntoma horiek detektatzen dituenean, norberak erabiltzeko gela batera eramango da. Gela horretan aireztapen egokia eta poltsadun pedalezko paperontzi bat egongo dira, eta bertan botako dira erabili eta botatzeko maskara eta zapiak. Era berean, maskararik ez balute, parte-hartzaileari maskara kirurgiko bat emango zaio, eta beste bat zaintzen duen begiraleari. Kasu bakoitzean dagokion familiari, tutoreari edo hurbilekoari jakinaraziko zaio eta Oñatiko osasun zerbitzuekin harremanetan jarriko gara kasua ebaluatu ahal izateko. COVID-19 pandemiaren trantsizio-fasean diagnostikoa, zaintza eta kontrola egiteko estrategiaren arabera, hari dagokion lehen mailako arretako taldeak egin behar dio balorazio klinikoa eta berak eskatu behar du proba diagnostikoa egitea, kasua baieztatzeko, jakinarazteko eta jarraipen klinikoa egiteko, bai eta haren kontaktuak aztertzen hasteko ere (Osasun Publikoaren Zerbitzuarekin elkarlanean, antolaketa-esparruaren arabera).

– Osasun Publikoaren Zerbitzuari dagokio, Lehen Mailako Arretarekin eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin elkarlanean, langilea bada, hautemandako kasu positiboen kontaktuen azterketa antolatzea.

– Jarduketa, COVID-19aren kasu positiboa identifikatu ondoren. Elkartearen edo erakundearen protokoloa jarriko da abian, eta une oro beteko dira osasun-alorreko agintarien gomendioak.

– Kasuen eta parte-hartzaileen eta profesionalen arteko kontaktuen kudeaketa egiteko, osasun arloko jarraibidetan jasotakoa beteko da. Ez dagokie aisialdiko profesionalei, ez kontaktuen azterketa egitea, ez jarduera bertan behera utzi edo ez baloratzea. Osasun-alorreko agintariek eskatutako zereginetan laguntzea eta lana erraztuko da.

– Beharrezkoa izanez gero, parte-hartzaileen etxerako itzulera koordinatuko da, eta jarduerak egiten jarraitzeko estrategiak abiaraziko dira, beste aukera batzuk aztertuta.

  

ZINPEKO AITORPENA (derrigorrezkoa)