Oinarrizko errenta
Zer da?
Aldizkako laguntza da, izaera ekonomikoa duena oinarrizko gastuei aurre egiteko ezintasun ekonomikoak dituzten pertsonei zuzendua. Izaera ordezkatzailea du eta indarrean dagoen araudian agertzen diren bestelako errekurtso eta prestazio antzekoen osagarria. Hauek eragina izan behar dute laguntza jaso aurretik.
Betebeharrak
-
Urtebete (etengabekoa ) lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea.
-
Baliabide ekonomikorik ez izatea edo baliabide ekonomikoetan muga jakin batera ez iristea
-
23 urte edo gehiago edukitzea, zenbait salbuespen daudelarik
-
Insersioaren konbenioa jorratzea eta sinatzea
Aurkeztu beharreko agiriak
-
NAN
-
Famili liburua, adingabeak ardurapean edukiz gero
-
Inskripzio agiria (Oñatiko udaletxean jaso daiteke)
-
Diru sarreren egiaztagiria (soldata, pentsioa, langabezia)
-
Kontu korrontearen zenbakia (20 digitu)
-
Kontu korrontearen azken 6 hilabetetako diru mugimenduak
-
Balore katastralak, lokalak, lursailak edo antzerakoak izanez gero
Araudia
-
1/2000 Dekretua, urtarrilaren 11koa, Insersioaren konbenioak arautzen dituena (EHAO 20. zenbakia, 00/01/31)
-
18/2008 legea, abenduaren 23koa, inklusio sozialerako ingresoen garantia jasotzen duena (EHAO 250. zenbakia, 2008/12/31)
-
64/2004 dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuetako erabiltzaileek dituzten eskubideak eta betebeharrak, eta iradokizunak eta kexak, jasotzen dituena
-
2006ko maiatzaren 15eko ordenua, gehiengo balore katastralak jasotzen dituena (EHAO, 2006ko ekainaren 16koa)