Kotizatu gabeko pentsioak eta gizarte ongizateko fondokoak

Zer da? 

Erretiroko eta baliezintasuneko kotizatu gabeko pentsioak prestazio ekonomikoak dira, erretiratzeko edo baliaezintasun egoeran eta premia egoeran dauden herritar guztiek diru-laguntza izan dezaten, kotizatu ez badute ere edota kotizaziopeko pentsio bat jasotzeko eskubidea izateko kotizatu ez badute.

Bi laguntza mota daude: ezintasunagatik eta jubilazioagatik

Betebeharrak 

Ezintasunagatiko pentsioan:

  • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea

  • 5 urteko erresidentzia legala izatea Espainian, horietako 2 eskaera egin aurrekoak

  • %65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea eta %45 eta 8 puntu edo gehiago lanbidea aurkitzeko zailtasun baremoan

  • Nahiko baliabide ekonomikorik ez izatea urteko baremoaren arabera

Jubilazioagatiko pentsioan:

  • Gutxienez 65 urte edukitzea eskaera egiten den momentuan

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea

  • 10 urteko erresidentzia legala izatea Espainian, horietako 2 eskaera egin aurrekoak

  • Nahiko baliabide ekonomikorik ez izatea urteko baremoaren arabera

Aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskatzailearen eta elkarbizitza unitateko kideen NAN
  • Familia liburua, adin txikikoak ardurapean izanez gero
  • Eskaeraren inprimakia
  • Inskripzio agiria
  • Inskripzio eta konbibentzia ziurtagiriak
  • Kontu korrontearen zenbakia (20 digitu)
  • Ezintasun agiria ( elbarritasunagatik eskatzen denean)
Araudia
  • 657/91 Errege Dekretua, 26/1990 Legea KGP arloan garatzekoa (69. zk. BOE, 1991ko martxoaren 21ekoa).
  • 1734/94 Errege Dekretua, 30/1992 Legea ezinduak gizarteratzeko prestazio sozial eta ekonomikoei, Gizarte Segurantzako kotizatu gabekoen pentsioei eta, emigratzaile espainiarren alde, zahartzaroko pentsioei buruzko prozeduretako neurri arautzaileetara egokitzen duena 189 zk. BOE, 1994ko abuztuaren 2koa)
  • 1998ko urtarrilaren 30eko 118/98 Errege Dekretua, 1991ko martxoaren 15eko 357/91 Errege Dekretua moldatzen duena, kotizatu gabekoek pentsioak eskuratzeko eskubidea izateko baldintzak egiaztatzeari buruzkoa (42 zk. BOE, 1998ko otsailaren 18ko)
  • 26/1990 legea, abenduaren 20koa, seguridade sozialean kotizatu gabeko pentsioak jasotzen dituena
  • 4/2005 legea, apirilaren 22koa, Elkarte Auonomoek ematen dituzten osagarriak kotizatu gabeko pentsioetan
  • 8/2005 legea, ekainaren 6koa, ezintasunagatiko pentsioak lanarekin bategiteko, aukera ez kontributiboan