Gizarte larrialdietako laguntzak
Zer da?
Gizarte-larrialdietarako laguntzak ekonomiko ez aldizkakoak dira, subentzio moduan ematen direnak. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastu zehatzak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den. Amaierako izaera dute eta emana izan den helburu jakin baterako erabiliko dira.
Betebeharrak
-
Gutxienez 18 urte izatea
-
Laguntza eskatu baino 6 hilabete lehenago gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan izatea
Aurkeztu beharreko agiriak
-
NAN
-
Famili liburua, adingabeak ardurapean edukiz gero
-
Inskripzio agiria (Oñatiko udaletxean jaso daiteke)
-
Diru sarreren egiaztagiria (soldata, pentsioa, langabezia)
-
Kontu korrontearen azken 6 hilabetetako diru mugimenduak
-
Kontu korrontearen zenbakia (20 digitu)
Araudia
- 199/1999 Dekretua , apirilaren 20koa, Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzeko dena (EHAO 94, 99/05/20koa)
- 18/1998 Legea , abenduaren 23koa, inklusio sozialerako ingresoen garantia jasotzen duena